21 Ez içan beldurric: nic hacico çaituztet eta çuen haurrac ere bai: eta gogo eman cioten, eta minçatu citzaioten eztiqui eta emetasunequin.
22 Eta Eguiptoan egon içan cen bere aitaren etcheco guciequin, eta bici içan cen ehun eta hamar urthe. Eta ikusi cituen Efraimen semeac hirugarren belhauneraino. Manaseren seme, Maquirren haurrac ere sorthu ciren Josepen alçoan.
23 Horiec guerthatu ondoan, minçatu cen bere anaiei: Ni hil-eta, Jaincoa ikustera ethorrico çaitzue, eta herri hautaric iganaracico çaituzte Abrahami, Isaaqui eta Jacobi cin eguinez aguindu dioten lurrera.
24 Eta cin-eraguinic, erran cioten ondoan: Jaincoa ikustera ethorrico çaitzue: ene heçurrac leku hauquietaric çuequin eramait çatzue,
25 Hil içan cen, bere bicico ehun eta hamar urthe betheric. Eta balsamuztaturic, eçarria içan cen hil-kutchan Eguipton.