6 Eta Faraonec erran cioen: Igan çaite eta cin eguin duçun beçala ehorz çaçu çure aita.
7 Josep igaitean, Faraonen etcheco çaharrac oro eta Eguiptoco lurreco lorce handieneco guciac goan ciren harequin;
8 Josepen etchea ere bai bere anaiequin, bainan ez haurrac, ardiac eta abereac, ceinac utzi baitzituzten Jefengo lurrean.
9 Ahacuan ere baciren orga-lasterrac eta çaldizcoac: eta eguin cen oste bat ttipia etzena.
10 Eta ethorri ciren Atadeco larrainera, ceina Jordanez berçaldean baita: han hilotsen eguiten deithore handi eta minequin eman cituzten çazpi egun.
11 Hori ikusiric, Canaango lurreco egoiliarrec erran çuten: Hori deithore handia dute Eguiptoarrec. Eta horren gatic toqui hura deithua içan cen, Eguiptoco deithore-leku.
12 Jacoben semeec eguin çuten beraz manatua içan citzaioten beçala;