8 Josepen etchea ere bai bere anaiequin, bainan ez haurrac, ardiac eta abereac, ceinac utzi baitzituzten Jefengo lurrean.
9 Ahacuan ere baciren orga-lasterrac eta çaldizcoac: eta eguin cen oste bat ttipia etzena.
10 Eta ethorri ciren Atadeco larrainera, ceina Jordanez berçaldean baita: han hilotsen eguiten deithore handi eta minequin eman cituzten çazpi egun.
11 Hori ikusiric, Canaango lurreco egoiliarrec erran çuten: Hori deithore handia dute Eguiptoarrec. Eta horren gatic toqui hura deithua içan cen, Eguiptoco deithore-leku.
12 Jacoben semeec eguin çuten beraz manatua içan citzaioten beçala;
13 Eta hura eramanic Canaango lurrera, ehorci çuten cilhoca bikunean, ceina Abrahamec erosia baitzen landarequin Efron hethearrari Mambre beguian, hobi baten içateco.
14 Eta Josep bihurtu cen Eguiptora bere anaiequin, eta lagun guciequin, aita ehorci ondoan.