1 Bainan Jaincoa orhoituric Noez, eta harequin arkan ciren basabere eta acienda guciez, haice bat igorri çuen lurrera, eta urac ttipitu ciren.
2 Eta lececo ithurriac hersiac içan ciren, eta ceruco ur-jauciac ere bai: eta cerutic jausten ciren uriac athertuac içan ciren.
3 Eta urac haratza eta hunatza ibiliz goan ciren lurretic: eta gutitzen hasi ciren ehun eta berrogoi eta hamar egunen buruan.
4 Eta çazpigarren hilabetheco hogoi eta çazpigarren egunean, arka baratu cen Armeniaco mendien gainean.
5 Bizquitartean urac bethi ttipituz cihoacin hamargarren hilabetheraino: ecen hamargarren hilabetheco lehembicico egunean, mendi cascoac aguertu ciren.
6 Berrogoi egun iragan cirenean, Noec, arkari eguin içan cioen leihoa idequiric, igorri çuen belea.
7 Ceina atheratzen baitzen eta ez itzulcen urac lurraren gainean agortu arteo.