10 Beguira egonic berce çazpi egun oraino, arkatic igorri çuen berriz usoa.
11 Eta hau arratsalde aphalean ethorri citzaioen, oliba adar bat çakarrela mocoan bere hosto ferdeequin. Noec eçagutu çuen beraz urec lurra utzi çutela.
12 Halere berce çazpi egun beguira egon cen: eta igorri çuen usoa, ceina ez baitzitzaioen guehiago bihurtu.
13 Huneletan, Noeren sei ehun eta batgarren urthean, lehembicico hilabetheco lehen egunean, urac gutituac ciren lurraren gainean, eta Noec, arkaco hegazteguia idequiric, beguiratu çuen eta ikusi lurraren açala idortua cela.
14 Bigarren hilabetheco hogoi eta çazpigarren egunean, lurra agortua guelditu cen.
15 Eta Jaincoa Noeri minçatu citzaioen, erraiten cioelaric:
16 Ilki çaizte arkatic, çu eta çure emaztea, eta çure semeac, eta çure semeen emazteac çurequin.