6 Berrogoi egun iragan cirenean, Noec, arkari eguin içan cioen leihoa idequiric, igorri çuen belea.
7 Ceina atheratzen baitzen eta ez itzulcen urac lurraren gainean agortu arteo.
8 Haren ondotic, Noec igorri çuen usoa ere ikustecotzat hea urac goan ciren oraina lurraren gainetic.
9 Bainan hunec ez kausituric non pausa çangoa, arkara bihurtu cen Noeren gana: urac ecen hedatuac ciren lur gucian: eta Noec luçatu cioen besoa, hartu çuen eta arkara sarthu.
10 Beguira egonic berce çazpi egun oraino, arkatic igorri çuen berriz usoa.
11 Eta hau arratsalde aphalean ethorri citzaioen, oliba adar bat çakarrela mocoan bere hosto ferdeequin. Noec eçagutu çuen beraz urec lurra utzi çutela.
12 Halere berce çazpi egun beguira egon cen: eta igorri çuen usoa, ceina ez baitzitzaioen guehiago bihurtu.