1 Eta Jaincoac benedicatu cituen Noe eta bere semeac. Eta erran cioten: Berha eta popula çaitezte, eta lurra bethe çaçue.
2 Eta lurreco abere guciac eta ceruco hegastin guciac, eta lurraren gainean higuitzen diren guciac içan beitez çuen beldurrean eta lotsan: itsasoco arrain guciac eçarri ditut çuen escuan.
3 Higuitzen eta bici diren guciac içanen dira çuen hazcurri: utzi darozquitzuet guciac hala nola belhar berdatzen direnac.
4 Erresalbu eguiten dut ez deçaçuen jan haraguia odolarequin.
5 Ecen bilhatuco dut çuen bicico odola abere gucien ganic: eta bilhatuco dut guiçonaren bicia atzearen edo anaiaren escutic.
6 Nornahic ixuri içan baituque guiçonaren odola, ixuria içanen da harena ere: ecen guiçona Jaincoaren idurira eguina içan da.