16 Eta hedoietan içanen da arrambela, eta beguiratuco diot, eta orhoituco naiz bethico patu badela Jaincoaren eta lurraren gainean den haragui orotaco arima biciaren artean.
17 Eta Jaincoac erran cioen Noeri: Hau içanen da lurraren gaineco haragui ororequin eguin içan dudan patuaren seinalea.
18 Beraz arkatic ilki ciren Noeren semeac hirur ciren, Sem, Cam eta Japhet. Bada, Cam cen Canaanen aita.
19 Horiec ciren Noeren hirur semeac: eta horietaric barraiatu içan da bazter orotan guiçon iraulgui gucia.
20 Noe laboraria cen eta abiatu cen lurraren lancen, eta landatu çuen mahastia.
21 Eta arnoa edanic mozcortu cen, eta bere olhan alderdiac aguertu cituen.
22 Cam, Canaanen aitac hori ikusi çuenean, aitac alderdiac agueri cituela, campora bere bi anaiei erratera goan citzaioten.