19 Horiec ciren Noeren hirur semeac: eta horietaric barraiatu içan da bazter orotan guiçon iraulgui gucia.
20 Noe laboraria cen eta abiatu cen lurraren lancen, eta landatu çuen mahastia.
21 Eta arnoa edanic mozcortu cen, eta bere olhan alderdiac aguertu cituen.
22 Cam, Canaanen aitac hori ikusi çuenean, aitac alderdiac agueri cituela, campora bere bi anaiei erratera goan citzaioten.
23 Bainan Sem eta Japhetec capa bat eçarri çuten beren sorbaldetan, eta guibelca goanez aitaren alderdiac estali cituzten: eta beguitharteac cituzten berce aldera itzuliac, eta etzituzten aitaren alderdiac ikusi.
24 Noec, bere mozcorretic atzarcearequin, jaquin çuenean cer eguin cioen bere bigarren semeac,
25 Erran çuen: Canaan, madaricatua içan bedi, eta bere anaien sehien sehia.