45 Eta Israelgo seme guciac etcheca eta, familiaca, hogoi urthetacoac eta goiticoac, guerlara goan ahal citazqueenac, ciren
46 Sei ehun eta hirur mila borz ehun eta berrogoi eta hamar.
47 Bainan lebitarrac etziren hequiequin kondatuac içan beren familietaco leinuan.
48 Ecen Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
49 Ez deçaçula konda Lebiren leinua, eta ez duçu atheraco hequien kondua Israelgo semeenarequin.
50 Bainan eçar çatzu lekucotasuneco tabernaclearen, hartaco uncien eta ceremonietan erabilcen diren pusca gucien çainceco. Berec erabilico dituzte tabernaclea eta hartaco tresna guciac: eguimbide horiec betheco dituzte, eta tabernaclearen inguruan campatuco dira.
51 Abiatzeracoan, lebitarrec jautsico dute tabernaclea: campatzeracoan çucenduco dute. Atzeric norbait hurbilcen bada, hila içanen da.