Nombreac 28 BHNT

1 Halaber Jaunac erran cioen Moisi:

2 Mana çoçute Israelgo semeei eta erranen dioçuete: Beren orduetan escain daroztatzue ene escainça eta oguiac, eta usain guciz oneco isensua.

3 Hauquiec dira escaini behar ditutzuen sacrificioac: urtheco bi bildots narriogabeac egun oroz bethiraco holocaustetan;

4 Bat escainico duçue goicean, eta bercea arratsaldean;

5 Ephiaren hamargarren bat irin cethabatu, olio guciz garbiz eta hin baten laurdena içanen duenaz bustiric.

6 Hori da bethiraco holocausta Sinaico mendian escaini dioçuena, isensuaren usain guciz goçotan Jaunari.

7 Eta hin laurden bat arnoz libacionea eguinen duçue bildots bakarca Jaunaren sainduteguian.

8 Belice bildotsa orobat escainico duçue arratsaldean, goiceco sacrificioco ceremonia gucien arabera eta libacioneac, Jaunari guciz goço çaioen usaineco escaincetan.

9 Bainan larumbatean escainico ditutzue urtheco bi bildots narriogabeac, eta bi hamargarren irin cethabatu, olioz bustiac sacrificioco, eta libacione

10 Larumbat guciz bethiraco holocaustetan ixurcen ohi direnac.

11 Eta hilabetheco lehembicico egunean Jaunari holocaustetan escainico diozcatzue bi aratche arthaldetic, ahari bat, urtheco çazpi bildots narriogabeac,

12 Eta aratche bakarca, hirur hamargarren irin cethabatu olioz bustia sacrificioco; eta ahari bakarca, bi hamargarren irin cethabatu olioz bustia;

13 Eta bildots bakarca oliotic sacrificiotzat irin cethabatuco hamargarrenaren hamargarrena. Hori çaio Jaunari usain guciz goçozco eta isensuzco holocausta.

14 Bitima bakotcharençat ixuri behar diren arnozco libacioneac hauquiec dira: hin baten erdia aratche bakarca, herena ahariarençat, laurdena bildotsarençat. Hori içanen da holocausta urthearen itzulian elkarri darraitzan hilabethe orotacoa.

15 Aker bat ere escainia içanen da bekatuarençat Jaunari bethiraco holocaustetan bere libacioneequin.

16 Eta lehembicico hilabethean, hilabethearen hamalaugarren egunean içanen da Jaunaren Bazcoa.

17 Eta hamaborzgarrenean besta-burua: çazpi egunez ogui airisa janen da.

18 Egun hequietaric lehena içanen da gurgarri eta saindu: hartan ez duçue escu-lanic eguinen.

19 Eta Jaunari escainico diozcatzue sacrificiozco holocaustatzat bi aratche arthaldetic, ahari bat, eta urtheco çazpi bildots narriogabeac;

20 Eta bakotcharen sacrificioac irin cethabatu, olioz bustitic, hirur hamargarren aratche bakotcheco, eta bi hamargarren aharico,

21 Eta hamargarrenaren hamargarrena bildots bakotcheco, erran nahi da çazpi bildotsetaco;

22 Eta aker bat bekatuarençat, xahupena ardiets deçaçuençat,

23 Goiceco holocaustaz landan, ceina eguinen baituçue bethi.

24 Hola eguinen duçue çazpi egunetaric bakotchean suaren bazteco, eta usain Jaunari guciz goçotan, ceina holocaustatic eta bitima bakotcharen libacioneetaric alchatuco baita.

25 Çazpigarren eguna ere ospe handitaco eta saindu içanen çaitzue: eta hartan escu-lanic ez duçue batere eguinen.

26 Picainetaco eguna ere, Jaunari fruitu berriac escainico ditutzuenean, asteac bethe diren ondoan, gurgarri eta saindu içanen da: eta hartan escu-lanic batere ez duçue eguinen.

27 Eta escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, bi aratche arthaldetic, ahari bat eta urtheco bildots narriogabeac çazpi,

28 Eta hequien sacrificiotzat, irin cethabatu olioz bustia, hirur hamargarren aratche bakarca, bia aharica,

29 Eta hamargarrenaren hamargarrena bildots bakarca, ceinac çazpi baitira orotara; aker bat ere

30 Xahupenarençat hilcen dena, bethico holocaustaz eta bere libacionez landan.

31 Guciac narriogabeac escainico ditutzue beren libacioneequin.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36