Nombreac 11 BHNT

1 Bizquitartean Jaunaren contra atheratu cen populutic erasia bat, nekeaz arranguratzen cirenena iduri. Jaunac hori ençunic, hasarretu cen. Jaunaren su bat biztu cen hequien artean, eta iretsi çuen campen azquen burua.

2 Eta populuac Moisi oihu eguinic, Moisec Jaunari othoitz eguin çuen, eta iraungui cen sua.

3 Eta toqui hura deithu çuen: Erreleku, ceren han biztu cen hequien contra Jaunaren sua.

4 Guero jende nahas-mahas bat, Eguiptotic hequiequin igan cena, guticiaz hurrandu cen, jarriric ematen cela nigarrari, Israelgo semeetaric ere orobat haren gana bilduric, eta erran çuen: Guri norc emanen darocu haraguia jatera?

5 Orhoit gure Eguipton urruric jaten guintuen arrainez: gogora heldu çaizcu hango concombreac, meloinac, phorruac, tipulac, baratchuriac.

6 Agor da gure barnea; gure beguiec manaz berceric ez dute ikusten.

7 Bada, manac iduri çuen coriandra eta bdelioaren cara çuen:

8 Eta populua goaten cen inguruetara, eta hartaric bilduric, iharan ehaiten çuen edo xurruan ehehatzen, eta elcean egosiric, hartaric eguiten cituen ophiltto batzu, ahoan ogui olioztatua iduri çutenac.

9 Gabaz ihinça campen gainera erorcen cenean, mana ere jausten cen orobat.

10 Moisec beraz populua ençun çuen nigarrez familiaca, cein bere olhaco athean. Jaunaren hasarrea borthizqui jauci cen: bainan Moisi ere gauça ecin jasana iduritu citzaioen.

11 Eta erran cioen Jaunari: Certaco eman dioçu atsecabe çure muthilari? certaco ez dut çure aitzinean gracia aurkitzen? eta certaco ene gainera eman duçu populu hunen guciaren carga?

12 Ala eneganicacoa othe da oste hau gucia, ala ni naiz hunen aita, niri erratecotzat: Çure galçarrean ekarzquitzu unhideac haurttoa ekarcen ohi duen beçala, eta eraman çatzu cinequin horien aitei aguindu diotedan lurrera?

13 Nondic içanen dut horremberceco osteari emateco haragui? Nigarrez daude ene contra, diotelaric: Iguçu haraguia jatera.

14 Bakarric ecin egar deçaquet populu hau gucia, carga dorpheeguia delacotz enetzat.

15 Bercela iduritzen baçaitzu çuri, othoizten çaitut hilaraz neçaçun, eta gracia aurki deçadan çure beguietan, leher ez nadiençat hambateco gaitzempean.

16 Eta Jaunac erran cioen Moisi: Bilarazquidatzu hirur hogoi eta hamar guiçon Israelgo çaharretaric, daquizquitzunac direla populuco çaharrac eta burucoac: erakar çatzu batasuneco tabernacle-sarcera, eta han gueldiaraz çatzu çurequin.

17 Eta jautsico naiz eta minçatuco natzaitzu: eta hartuco dut çure baithan den izpiritutic, eta hequiei emanen diotet, çurequin batean jasan deçaten populuaren carga, eta ez dadien gucia çure gainean içan.

18 Populuari ere erranen dioçu: Xahu çatzue çuen buruac, bihar janen duçue haraguia. Ecen nic aditu çaituztet erraten: Norc emanen darozquigu haraguizco jaquiac? ongui guinen Eguipton. Jaunac emanen darotzue haraguia eta janen duçue,

19 Ez egun batez, edo biez, ez borcez, ez hamarrez, ez-etare hogoiez;

20 Bainan hilabethe oso batez, athera daquiçuen arteo sudur-mizpiretaric, eta goiti bihur daquiçuen arteo, ceren arbuiatu duçuen Jauna, çuen artean dena, eta nigarrez egon çareten haren aitzinean, ciniotelaric: Certaco ilki gare Eguiptotic?

21 Eta Moisec erran cioen: Sei ehun mila oinezco badira populu huntan; eta dioçu: Hilabethe oso batez emanen diotet haraguia jatera.

22 Ardien eta idien ostea hil beharco othe da, jaquiric asqui içateco? ala itsasoco arrain guciac batera bilduac içanen othe dira horien asetzeco?

23 Jaunac ihardetsi cioen: Indargabea othe da Jaunaren escua? Orai berean ikusico duçu heia ene solasa obratuco den.

24 Moise ethorri cen beraz eta populuari kondatu ciozcan Jaunaren solasac, bilcen cituelaric hirur hogoi eta hamar guiçon Israelgo çaharretaric, eta eçarri cituen tabernaclearen ondoan.

25 Eta Jauna hedoi batean jautsi cen, eta Moisi minçatu citzaioen, harmen çuelaric haren baithan cen izpiritutic eta ematen ciotelaric hirur hogoi eta hamar guiçonei. Eta izpiritua hequien baithan baratu cenetic, profetisatu çuten, eta handic aitzina etziren guelditu.

26 Bada, bi guiçon, bata Eldad deitzen cena, eta bercea Medad, campetan guelditu ciren; izpiritua hequien gainean baratu cen: ecen hequiec ere bereciac içanac ciren, bainan etziren atheratu tabernaclera.

27 Eta campetan profetisatzen çutelaric, muthil gazte batec laster eguin çuen, eta berria ekarri cioen Moisi, erraten cioelaric: Eldadec eta Medadec profetisatzen dute campetan.

28 Ordu berean Josue, Nunen semeac, Moisen cerbitzari, ascoren artetic hautatuac, erran cioen: Moise, ene jauna, debeca çatzu.

29 Bainan Moisec ihardetsi cioen: Ni gatic certaco çare bekaizten? oxala norbaitec eman baleça populu guciac profetisa deçan, eta Jaunac eman baleço bere izpiritua!

30 Guero Moise bihurtu cen campetara, eta Israelgo çaharrac ere bai.

31 Orduan haice bat atheratu cen Jauna ganic; callac itsasoz hainditic harturic ekarri cituen eta erorraraci campetara eta campen inguru gucira, egun batez eguin daitequeen bidean, eta lurretic bi beso goretan çabilçan airean hegaldaca.

32 Populuac beraz jaiquiric, egun gucian, gabaz, eta biharamuneco egunean callac bildu cituen, gutienic çuenac hamar coro: eta idorraraci cituzten campen ingurutan.

33 Haraguiac horcetan cituzten oraino, eta jaqui mota hori etzuten akitua, eta huna non Jaunaren hasarredura jauci cen populuaren contra, eta non jo çuen gaitz handi batez.

34 Eta toqui hura deithua içan cen Çalequeriaco ehorz-leku: ecen han ehorcia içan cen lehietan sarthu cen populua. Eta Çalequeriaco ehorz-lekutic atheraric, Haserothera ethorri ciren eta han baratu.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36