Nombreac 33 BHNT

1 Hauquiec dira Israelgo semeen egonaldiac, Eguiptotic beren andanetan ilki cirenean Moisen eta Aaronen escupean.

2 Moisec iscribatu cituen campa-lekuca ceinetaz aldatzen baitziren Jaunaren manuz.

3 Israelgo semeac abiatu ciren beraz Erramesestic, lehembicico hilabethean, hilabethearen hamaborzgarren egunean, Bazco biharamunean, Jaunaren escupe indarsuan, Eguiptoar guciec ikusten cituztela,

4 Hauquiec beren lehen-sorthuen ehorzten hari cirelaric, Jaunac jo cituen ondoan (ecen bere aspercundea hedatu çuen hequien jaincoen gaineraino).

5 Israelgo semeac campatu ciren Socothen.

6 Eta Socothetic ethorri ciren Ethamera, ceina baita mortuco buru-buruan.

7 Handic ilkiric, ethorri ciren Phihahirotheco parrera, ceina Beelsephoni beguira baitago, eta campatu ciren Magdalumen aitzinean.

8 Phihahirothetic abiaturic, iragan ciren itsasoaren erditic mortura; eta hirur egunez Ethamgo mortua gaindi ibiliric, campatu ciren Maran.

9 Eta Maratic abiaturic, ethorri ciren Elimera, non baitira hamabi ithurri eta hirur hoguei eta hamar palma-ondo; eta han campatu ciren.

10 Handic ere atheraturic, campac landatu cituzten itsaso Gorriaren bazterrean. Itsaso Gorritic goanic,

11 Campatu ciren Sineco mortuan.

12 Handic ilkiric, ethorri ciren Dascara.

13 Dascatic abiaturic, campatu ciren Alusen.

14 Eta Alusetic atheraric, campac landatu cituzten Erraphidimen, non edateco ura populuari escastu baitzitzaioen.

15 Erraphidimetic goanic, Sinaico mortuan campatu ciren.

16 Sinaico mortutic ilkiric, ethorri ciren Çalequeriaco ehorz-lekura.

17 Çalequeriaco ehorz-lekutic atheraric, campatu ciren Haserothen.      

18 Haserothetic ethorri ciren Errethmara.

19 Errethmatic goanic, campatu ciren Erremompharesen.

20 Handic ilkiric, ethorri ciren Lebnara.      

21 Lebnatic Erresara campatzera goan ciren.      

22 Erresatic atheraturic, ethorri ciren Ceelathara.

23 Handic abiaturic, campatu ciren Sephergo mendian.

24 Sephergo menditic jautsiric, eguin çuten Aradara.

25 Handic campatzera goan ciren Macelothera.

26 Macelothetic abiaturic, ethorri ciren Thahathara.

27 Thahathatic Tharera goan ciren campatzera.

28 Handic ilkiric, Methcan landatu cituzten campac.

29 Methcatic Hesmonara goan ciren campatzera.

30 Hesmonatic abiaturic, ethorri ciren Moserothera.      

31 Moserothetic campatzera goan ciren Benejaacanera.

32 Benejaacanetic eguin çuten Galaadeco mendira.      

33 Handic goanic, campatu ciren Jetebathan.

34 Jetebathatic ethorri ciren Hebronara,

35 Hebronatic ilkiric, campatu ciren Asiongaberren.      

36 Handic abiaturic, ethorri ciren Sineco mortura, hura baita Cades.

37 Cadesetic atheraric, campatu ciren Horgo mendian, Edomen lurreco azquen muguetan.

38 Eta Jaunac manaturic, Aaron apheça igan cen Horgo mendira: eta han hil içan cen Israel Eguiptotic atheraricaco berrogoigarren urthean, borzgarren hilabethean, hilabethearen lehen egunean,

39 Seietan hogoi eta hirur urthe cituelaric.

40 Arad, erregue Cananearrac, hegoaldean çagoenac, aditu çuen Israelgo semeac Canaango lurrera heldu cirela.

41 Eta Horgo menditic jautsiric, Salmonan campatu ciren.

42 Handic ilkiric, ethorri ciren Phunonera.

43 Phunondic Obothera campatzera goan ciren.

44 Obothetic ethorri ciren Ijeabarimera, ceina baita Moabitarren muguetan.

45 Ijeabarimetic goanic, campac landatu cituzten Dibongaden.      

46 Handic atheraric, campatu ciren Helmondeblathaimen.      

47 Helmondeblathaimetic ilkiric, ethorri ciren Abarimgo mendietara, Naboco parrera.

48 Abarimgo mendietaric abiaturic, iragan ciren Moabeco celhaietara, Jordane gainean, Jericoco parrean:

49 Eta campatu ciren Bethsimothetic Abelsatimeraino Moabitarren leku ordoquienetan,      

50 Non Jaunac Moisi erran baitzioen:

51 Manu emoçuete Israelgo semeei, eta erroçuete: Jordaneco ura iraganen duçuenean, Canaango lurrean sarceco,

52 Xahu çatzue leku hortaco egoiliarrac oro; hauts çatzue orhoipeneco harriac, xehaca çatzue jaincomoldeac, eta debuila çatzue toqui gorac,

53 Lurra xahu eguinez han egoteco, ecen nic hori eman darotzuet goça deçaçuençat;

54 Eta çortean çathituco duçue çuen artean. Guehiago emanen dioçuete hainitz direnei, eta gutiago guti direnei. Çortea nola erorcen den, hala batbederari iratchiquico çaio bere phartea, leinuca eta familiaca çathitua içanen da lurra.

55 Bainan ez bacintuzte hil nahi lekuco egoiliarrac, gueldituco direnac içanen ditutzue itzeac beguietan beçala, eta lançac guerrunceetan beçala, eta bihurtuco çaizquitzuete çuen egonlekuco lurrean.

56 Eta cerorriri eguinen darotzuet horiei eguiteco gogoan hartu nuena.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36