1 Eta Jauna huneletan Moisi minçatu cen:
2 Cilhar beratzez çuretzat eguizquitzu bi turuta, ceinetaz deithuco ahal içanen baituçu ostea, campac alchatzecoac içanen direnean.
3 Eta turutac jotzen dituçunean, oste gucia çu gana bilduco da batasuneco tabernaclearen aitzinera.
4 Baldin behin jotzen baduçu, Israelgo populuaren aitzindariac eta buruçaguiac ethorrico dira çu gana.
5 Bainan turutac luceçago eta jaçarteca durrundatzen badu, iguzqui-haice aldean direnec alchatuco dituzte campac lehenic.
6 Turutaren bigarren haitean eta molde bereco durrundaldian, egüerdi-aldean direnec alchatuco dituzte campac, eta gaineracoec molde berean egunen dute, turutec abiaraztecotzat joco dutenean.
7 Bainan populu guciac bildu beharco duenean, turutec astiqui joco dute, eta ez jaçarteca.
8 Bada, Aaronen seme aphecec joco dituzte turutac: eta legue hunec bethi iraunen du çuen ondocoetan.
9 Çuen lurretic guerlara atheratzen baçarete guducatzen çaituzten etsaien contra, durrundatuz joco ditutzue turutac; eta çuetaco orhoitzapena çuen Jainco Jaunaren aitzinean içanen da, etsaien escuetaric iraiz cetzatençat.
10 Barazcari bat duçuenean, besta egunetan, eta hilabethe hasteetan, turutac joco ditutzue holocausten eta baquezco bitimen gainera, çuen Jaincoaren orhoitzapenetan içan ditecençat. Ni naiz çuen Jainco Jauna.
11 Bigarren urthean, bigarren hilabethean, hilabethearen hogoigarren egunean, hedoia goratu cen batasuneco tabernaclearen gainetic;
12 Eta Israelgo semeac beren andanetan goan ciren Sinaico mortutic, eta hedoia berriz Pharango eremuan baratu cen.
13 Eta Jaunac Moisen arartecoz eman manamenduaren arabera, lehembicicoric higuitu cituzten campac
14 Judaren semeec, beren andanetan: Nahason, Aminadaben semea cen hequien aitzindaria.
15 Isacarren semeen leinuan, Nathanael, Suarren semea cen aitzindari.
16 Çabulonen leinuan, Eliab, Helonen semea cen aitzindari.
17 Eta tabernaclea jautsia içan cen, eta hura soinean ilki ciren Jersonen eta Merariren semeac.
18 Eta Errubenen semeac bideari eman ciren beren andana eta lerrotan. Helisur, Sedeurren semea cen hequien aitzindaria.
19 Salamiel, Surisadairen semea cen aitzindari Simeonen semeen leinuan.
20 Eliasaph, Duelen semea cen aitzindari Gaden leinuan.
21 Eta Caatharrac bideari eman ci-ren sainduteguia soinean. Tabernaclea eramana cen xutic eçarceco toquira heldu arteo.
22 Efraimen semeec ere campac higuitu cituzten beren andanetan: Elisama, Amiuden semea cen hequien armadaco aitzindari.
23 Galamiel, Phadasurren semea cen Manaseren semeen leinuco aitzindari.
24 Abidan, Jedeonen semea cen Benjaminen leinuco aitzindari.
25 Campetaric azquenic goan cirenac, ciren Danen semeac beren andanetan: Ahiecer, Amisadairen semea cen hequien armadaco aitzindari.
26 Pheguiel, Ocranen semea cen Aserren semeen leinuco aitzindari.
27 Nefthaliren semeen leinuan, Ahira, Enanen semea cen aitzindari.
28 Horra nola ciren Israelgo semeen campatzeac eta abiatzeac beren andanetan ilkitzen cirenean.
29 Eta Moisec erran cioen bere coinatari, Hobab, Erragüel Madiantarraren semeari: Bagoaci Jaunac guri eman gogo darocun lekura: çato gurequin, ongui eguin deçaçugunçat, ecen Jaunac ontasun aguindu dio Israeli.
30 Hunec ihardetsi cioen: Ez naiz çurequin goanen, bainan itzulico naiz sorthu naicen ene lurrera.
31 Moisec erran cioen: Ez gaitzatzula utz, ecen çuc badaquizquitzu cer toquitan mortua gaindi gure campac behar ditugun phausatu, eta gure bidari içanen çare.
32 Eta gurequin ethorri ondoan, emanen darotzugu Jaunac guri ematera dohaquigun ontasunetaric hoberena den gucia.
33 Abiatu ciren beraz Jaincoaren menditic hirur egunen bidean, eta Jaunarequilaco batasuneco arka goaten cen beguien aitzinean, hirur egun hequietan campa-lekuac bereciz.
34 Jaunaren hedoi bat ere hequien gainean egoten cen egunaz, bidean cihoacenean.
35 Eta arka goratzen çutenean, Moisec erraten çuen: Jaiqui çaite, Jauna; haiçatuac içan beitez çure etsaiac, eta higüin çaituztenec ihes eguin beçate çure beguithartetic.
36 Eta arka phausatzen çutenean, erraten çuen: Jauna, itzul çaite Israelgo armadaco ostera.