1 Eta handic goanic, campatu ciren Moaben celhaietan, non Jordanez haindian jarria baita Jerico.
2 Bainan Balaquec, Sephorren semeac, ikustenez Israelec Amorhearrari eguin ciozcan guciac,
3 Eta Moabitarrac haren beldur handi cirela, eta ecin jasanen çutela haren oldarra,
4 Erran cioten Madiango çaharrei: Populu horrec hala xahutuco ditu gure muguetan daudecin guciac, nola idiac belharra erroetaraino baitu murrizten. Hura bera cen orduan erregue Moaben.
5 Mandatariac igorri cituen beraz Balaami, Beorren seme aztiari, ceina egoten baitzen Amonen semeen lurreco hibai-heguian, erakar ceçatençat eta erran ceçoten: Huna Eguiptotic non ilki den populu bat, ceinac estali baitu lurraren gaina, campatzen dela ene parrean.
6 Çato beraz, eta madarica çaçu populu hau, ceren ni baino hazcarrago baita; heian niholacere jo eta iraiz deçaquedan ene lurretaric; eçagutu dut ecen benedicatua dela çuc benedicatzen duçuna, eta madaricatua çuc madaricatzen duçuna.
7 Moabeco eta Madiango çaharrenac goan ciren, escuetan çutela aztiaren saria. Eta Balaamen gana heldu içan cirenean, eta Balaquen solas guciac heldu ciozcatenean,
8 Balaamec ihardetsi cioeten: Çaudezte hemen gau huntan, eta ihardetsico darotzuet Jaunac erranen darotan gucia. Guelditu ciren Balaamen baithan Jaincoa ethorri cen, eta erran cioen:
9 Cer nahi dute hire etchean diren guiçon horiec?
10 Balaamec ihardetsi çuen: Balac, Sephorren seme Moabitarren erregueac, ni gana bidali du,
11 Dioelaric: Huna Eguiptotic ilkiricaco populu batec estali duela lurraren gaina: çato madarica çaçu, heian nihondic-ere guducatuz iraiz deçaquedan.
12 Eta Jaincoac erran cioen Balaami: Berauc horiequin goan, eta ez beçac madarica populu hura, ceren benedicatua baita.
13 Balaamec, goicean jaiquiric, erran cioten aitzindariei: Çoazte çuen lurrera, ceren Jaunac debecatu baitarot çuequin goatea.
14 Guibelerat itzuliric, aitzindariec Balaqui erran cioeten: Balaamec ez du nahi içatu ethorri gurequin.
15 Hunec berriz ere bidali ciozquien lehen igorri cituen baino mandatari hainitz guehiago eta sorce handiagocoac;
16 Ceinec, Balaamen gana heldu cirenean, erran çuten: Hula minço da Balac, Sephorren semea: Ez beçaçu luça ni gana ethorcera:
17 Çuri ohore ekarcera nago, eta nahi duqueçuna emanen darotzut: çato, eta madarica çaçu populu hura.
18 Balaamec ihardetsi çuen: Balaquec eman baleçat ere bere etchea urhez eta cilharrez betheric, ecin aldatuco nuque ene Jainco Jaunaren hitza, ez guehiago ez gutiago errateco.
19 Othoizten çaituztet gau hau hemen eman deçaçuen, jaquin ahal deçadan cer ihardetsico darotan berriz Jaunac.
20 Beraz Jaincoa gabaz ethorri citzaioen Balaami, eta erran cioen: Baldin guiçon horiec hire deitzera ethorri badira, xuti hadi eta habil horiequin: halaz bizquitartean, non nic manatuco daroana eguinen baituc.
21 Balaam jaiqui cen goicean, eta bere asto urrixari harbalda eçarriric, goan cen mandatariequin.
22 Eta Jaincoa hasarretu cen. Eta Jaunaren ainguerua aitzinean jarri citzaioen bidean Balaami, ceina asto gainean jarria baitzen, eta bi sehi bacituen berequin.
23 Astoac ainguerua bidean xutic ikustenez, ezpata buluciric çaioela, baztertu cen bidetic, eta larretic cihoan. Nola Balaamec jotzen baitzuen eta nahi baitzuen bidera bihurraraci,
24 Ainguerua xutic eman cen mahasti batzu hersten cituzten bi harrasien artecan.
25 Hura ikustearequin astoa harrasiari josi cen, eta bizcarrean jarria çuenaren çangoa harrascatu çuen. Balaamec aldiz berritan jotzen çuen.
26 Bizquitartean ainguerua toqui hersi batera goanic, ceinetan ecin hauts baitzitaqueen ez escuin ez ezquer, astoari bidean jarri citzaioen.
27 Astoac ainguerua guelditua ikusi çuenean, erori cen gainean çuenaren çangoen azpira: hunec samurturic, borthizquiago makilaz jotzen cituen astoaren sakatsac.
28 Eta Jaunac idequi çuen astoaren ahoa, eta astoa minçatu cen: Cer eguin darotzut çuri? Certaco jotzen nauçu? ja huna hirugarren aldia.
29 Balaamec ihardetsi çuen: Merecitu baitun, eta trufatu baihaiz nitaz: oxala marrauça bat banu hire jotzeco!
30 Astoac erran çuen: Ez othe naiz çure aberea ceinaren gainean egun arteo jarri ohi baitzare? erraçu heian egundaino eguin darotzudan holacoric. Behin ere! ihardetsi çuen Balaamec.
31 Jaunac ordu berean beguiac idequi ciozcan Balaami: hunec ainguerua ikusi çuen bidean ezpata buluciarequin, eta adoratu çuen lurrean ahuspez emanic.
32 Aingueruac erran cioen: Cergatic jo duc hire astoa hiruretan? Ni ethorria nauc hiri trebes eguitera, ceren hire bidea tzarra duc eta niri aldegaitz eguiten darotana.
33 Eta hire astoa bidetic baztertu ez balitz, leku bihur-eguileari utziz, hilen hindutan, eta hura bicico çucan.
34 Balaamec ihardetsi cioen: Bekatu eguin dut ene ceiherrean jarria cinela jaquingabez: eta orai gaitzi baçaitzu goan nadien, bihurturen naiz.
35 Aingueruac erran cioen: habil horiequin, eta beguira hadi erratetic nic manatuco daroanaz berceric. Goan cen beraz aitzindariequin.
36 Balaquec aditu çuenean heldu cela, bidera atheratu citzaioen Moabitarren hiri, Arnongo azquen muguetan denera.
37 Balaquec erran cioen: Mandatariac igorri içan ditut çure deitzeco, certaco etzare berehala ethorri ene gana? ala ecin bihur deçaçudalacoan çure ethorceari bere saria?
38 Balaamec ihardetsi cioen: Huna non naicen: erran othe daquiqueçut berceric ecenez Jaincoac ene ahoan eçarrico duena?
39 Goan ciren beraz elkarrequin, eta Balaquen erreinuco azquen muguetan cen hiri batera ethorri ciren.
40 Eta Balaquec idiac eta ardiac hil ondoan, emaitzac igorri ciozcaten Balaami eta harequin ciren aitzindariei.
41 Eta biharamun goicea ethorri cenean, Balaam eraman çuen Baalen leku goretara, eta erakutsi cioen Israelgo oso-osoa.