Nombreac 25 BHNT

1 Ordu hartan Israel Setimen egoten cen, eta populua Moaben alabequin kutsatu cen.

2 Hauquiec deithu çuten beren sacrificioetara, eta jan çuen eta adoratu cituen hequien jaincoac.

3 Eta Israelec onhetsi çuen Belphegorren leguea: eta samurturic, Jaunac

4 Erran cioen Moisi: Har çatzu populuco buruçagui guciac, eta eçar çatzu urcabeetaric dilindan, ene hasarrea aldara dadien Israelen ganic.

5 Eta Moisec erran cioeten Israelgo juieei: Norc-berac hil betza bere hurbileco Belphegorren leguean sarthu direnac.

6 Eta hara Israelgo semeetaric bat non sarthu cen bere anaien aitzinean madiantar ema galdu baten gana, ikusten cituztelaric Moisec eta Israelgo semeen oste guciac, ceinac nigarrez baitzauden tabernacleco athean.

7 Hori ikusi çuenean Phineesec, Eleaçarren semeac, Aaron apheçaren ilobasoac, jaiqui cen ostearen erditic, eta puñal bat harturic,

8 Sarthu cen israeldar guiçonaren ondotic leku tzarrera, eta sabel-petic cilhatu cituen biac batean, erran nahi da guiçona eta emaztequia. Eta içurria guelditu cen Israelgo semeetaric.

9 Eta hogoi eta lau mila guiçon hilac içan ciren.

10 Eta Jaunac erran cioen Moisi:

11 Phineesec, Eleaçarren semeac, Aaron apheçaren ilobasoac, ene hasarrea aldaratu du Israelgo semeen ganic, ceren hequien contra eneganaco karrez içatu den sutua, neorrec ene karrean xahu ez netzan Israelgo semeac.

12 Horren gatic minça çaquizco: Huna non ematen diodan ene batasuneco baquea,

13 Eta apheztasuna içanen da nola haren baithan, hala haren ondorego gucian bethiereco patu batez, ceren sutu den bere Jaincoaren alde, eta xahutu duen Israelgo semeen gaixtaqueria.

14 Bada Madiantarrarequin hila içan cen israeldar guiçonaren icena cen Çambri, Saluren semea, ahaidegoco buruçagui eta Simeonen leinucoa.

15 Eta orobat hila içan cen madiantar emaztequia deitzen cen Cozbi, Surren alaba, Sur baitzen Madiantarretan aitzindari sorce guciz handitacoa.

16 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

17 Madiantarrec eçagut beçate etsaiac çaituztela, eta ezpataz jo çatzue.

18 Ceren-eta berec etsai arara eguin baitarotzuete, eta beren celatetan erorraraci baitzaituzte Phogarreco jaincordeaz, eta beren arreba Cozbiz, Madiango aitzindariaren alaba, içurriteco egunetan hila içan denaz Phogorreco sacrilioa gatic.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36