1 Eta Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen, cioelaric:
2 Lebitarren artetic athera çaçu cembat diren Caathen semea etcheca eta familiaca,
3 Hogoi eta hamar urthe dituztenac eta guehiago berrogoi eta hamar urthetaraino, batasuneco tabernaclean egotera eta beren eguimbideen eguitera sarcen diren guciac.
4 Huna Caathen semeen eguimbideac: batasuneco tabernaclean eta sainduren sainduan
5 Sarthuco dira Aaron eta bere semeac, campac higuitzecoac içanen direnean, eta athearen aitzinean hedatua den bela jautsico dute, eta hartaz inguratuco dute lekucotasuneco arka.
6 Eta berriz estalico dute larru gorrimorezco estalgui batez, eta gainean hedatuco dute saihal bat gucia moredina, eta hagac sarthuco dituzte.
7 Eta proposicioneco mahaina inguratuco dute saihal moredin batez, eta harequin eçarrico dituzte isensunciac eta xurruttoac, xatac eta libacioneen eguiteco unciac: oguiac içanen dira bethi hequien gainean:
8 Eta gainetic hedatuco dute saihal escarlat bat, eta berriz estalico dute larru gorrimorezco estalgui batez eta hagac sarthuco diozcate.
9 Hartuco dute halaber saihal moredin bat, ceintaz estalico baitute ganderailua bere criselu, suhats, muqueta eta olio-unci guciequin, arguien xuxenceco behar direnequin:
10 Eta gucien gainetic eçarrico dute larru gorrimorezco estalgui bat, eta hagac sarthuco dituzte.
11 Urhezco aldarea ere inguratuco dute oihal moredin batez, eta gainetic hedatuco dute larru gorrimorezco estalgui bat, eta hagac sarthuco dituzte.
12 Sainduteguian erabilcen diren unci guciac saihal moredin batez inguratuco dituzte, gainetic hedatuco dute larru gorrimorezco estalgui bat, eta sarthuco dituzte hagac.
13 Aldarea ere hautsetaric garbituco dute, eta purpurazco oihal batez inguratuco;
14 Harequin eçarrico dituzte hartaco eguimbideetan erabilcen diren tresna guciac, erran nahi da su-unciac, suhatsac, hiruhorcecoac, macoac eta phalac. Aldareco tresna guciac batean estalico dituzte larru gorrimorezco estalgui batez, eta hagac sarthuco dituzte.
15 Campac alchatzean, Aaronec eta bere semeec inguratu dituzquetenean sainduteguia eta hartaco tresna guciac, orduan Caathen semeac sarthuco dira tresna biribilcatu hequien eramateco: eta ez dituzte sainduteguico unciac uquituco, hil ditecen beldurrez. Horiec dira batasuneco tabernaclean Caathen semeec eraman beharrac.
16 Aphez-handi Aaronen seme Eleaçar içanen da hequien gaineco; hari dagoquio artha criseluen xuxenceco olioarena, isensu aphainduarena, bethi escaincen den sacrificioarena, gançutzeco olioarena, tabernacleco eguimbideei dagoquioten gauça guciena, eta sainduteguian diren tresna ororena.
17 Eta Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen, cioelaric:
18 Beguira çaitezte Caathen semeac galaraztetic lebitarren artetic:
19 Bainan artha emoçuete bici ditecin eta ez hil uquitzen balute sainduren saindua. Aaron eta bere semeac sarthuco dira barnera, berec erakutsico dituzte bakotcharen eguitecoac, eta berecico norc cer eraman behar duen.
20 Berceec curiostasunez ez beçote beguira sainduteguian diren gaucei, biribilcatuac diren baino lehen, bercenaz hilen dira.
21 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
22 Athera çaçu halaber etcheca, familiaca eta ahaidegoca cembatetara helcen diren Jersonen semeac,
23 Hogoi eta hamar urthetaric eta handic goiti berrogoi eta hamar urthetaraino. konda çatzu batasuneco tabernaclean sarcen eta cerbitzatzen diren guciac.
24 Huna cer diren Jersondarren familiaren eguimbideac:
25 Ekarrico dituzte tabernacleco erridauac, batasuneco hegazteguia, bigarren estalguia, eta gucien gaineco saihal gorrimorea, eta batasuneco tabernaclearen sarcean hedatzen den bela,
26 Lorioco erridauac, eta sarcean, tabernaclearen aitzinean den bela. Aldareari deratchicozten guciac, sokac eta cerbitzuco unciac
27 Ekarrico dituzte Jersonen semeec, Aaronen eta haren semeen manuen azpian: eta bakotcha jaquinsun içanen da ceren gainean escua eçarri behar duen.
28 Horra Jersondarren familiaren eguimbidea batasuneco tabernaclean; Aaron apheçaren seme Ithamarren escupeco içanen dira.
29 Merariren semeac ere cembat diren atheraco duçu familiaca eta beren aiten etcheca,
30 Hogoi eta hamar urthetaric eta handic goiti berrogoi eta hamar urthetaraino, beren eguimbideen bethetzera eta batasuneco lekucotasunaren cerbitzura sarcen diren guciac.
31 Huna hequien haxeac: Ekarrico dituzte tabernacleco oholac eta hartaco hagac, habeac eta hequien oinac,
32 Lorio inguruco habeac ere beren oin, hesaul, eta sokequin. Unci eta tresna guciac kondaturic hartuco dituzte, eta hala ekarrico dituzte.
33 Horra Meraritarren familiaren eguimbidea eta cerbitzua batasuneco tabernaclean: eta Aaron apheçaren seme Ithamarren escupeco içanen dira.
34 Moisec, Aaronec eta sinagogaco aitzindariec Caathen semeac kondatu cituzten beraz ahaidegoca eta beren aiten etcheca,
35 Hogoi eta hamar urthetaric eta goiti berrogoi eta hamargarren urtheraino, batasuneco tabernacleco cerbitzuan sarcen ciren guciac;
36 Eta kausitu ciren bi mila çazpi ehun eta berrogoi eta hamar.
37 Horra cembat ciren Caathen familiatic batasuneco tabernaclearen cerbitzuan sarcen cirenac: Moisec eta Aaronec hequiec kondatu cituzten, Jaunac Moisen arartecoz manatu içan çuen beçala.
38 Jersonen semeac ere kondatuac içan ciren ahaidegoca eta beren aiten etcheca,
39 Hogoi eta hamar urthetaric eta goiti berrogoi eta hamargarren urtheraino, batasuneco tabernaclean cerbitzatzera sarcen ciren guciac:
40 Eta kausitu ciren bi mila sei ehun eta hogoi eta hamar.
41 Horra cembat ciren Jerfondarren familiatic Moisec eta Aaronec kondatuac, Jaunac manatu beçala.
42 Halaber kondatuac içan ciren Merariren semeac ahaidegoca eta beren aiten etcheca,
43 Hogoi eta hamar urthetaric eta goiti berrogoi eta hamargarren urtheraino, batasuneco tabernacleco eguimbideen bethetzera sarcen ciren guciac:
44 Eta kausitu ciren hirur mila eta berrehun.
45 Horra cembat ciren Merariren semeac Moisec eta Aaronec kondatu cituztenac, Jaunac Moisen arartecoz eman çuen manuaren arabera.
46 Lebitarretaric kondatuac içan ciren guciac, eta Moisec, Aaronec eta Israelgo aitzindariec hartu cituztenac icenez, ahaidegoca eta beren aiten etcheca,
47 Hogoi eta hamar urthetaric eta goiti berrogoi eta hamargarren urtheraino, tabernacleco cerbitzuan eta haxequetan sarcen cirenac,
48 Oro batean ciren çorci mila borz ehun eta laur hogoi.
49 Jaunaren hitzaren arabera Moisec kondatu cituen, ceini bere lan eta eguitecoac bereciz, Jaunac manatu içan cioen beçala.