1 Huna Aaronen eta Moisen ondocoac, Jauna Moisi Sinaico mendian minçatu içan cen egunean.
2 Eta hautchec dira Aaronen semeen icenac: Nadab haren seme çaharrena, guero Abiu, eta Eleaçar, eta Ithamar.
3 Horiec dira icenac Aaronen Seme aphecenac, ceinac içan baitziren gançutuac, eta ceinen escuac içan baitziren betheac eta consecratuac apheztasuneco eguimbideen bethetzecotzat.
4 Hil içan ciren bada haurric gabe Nadab eta Abiu, su atzea Jaunaren aitzinean escaincen çutelaric Sinaico mortuan: Eleaçarrec eta Ithamarrec apheztasuneco eguimbideac bethe cituzten beren aita Aaronen aitzinean.
5 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
6 Hurbilaraz çaçu Lebiren leinua eta jarraraz çaçu Aaron apheçaren aitzinean, cerbitza deçaten eta çain egon ditecençat,
7 Eta beguira detzaten, populuac lekucotasuneco tabernaclearen aitzinean bihurtu behar dituen ohorei deratchicoten guciac,
8 Eta çain ditzaten tabernacleco unciac, hango eguimbideac bethetzen dituztelaric.
9 Eta emaitzaz emanen diozcatzute lebitarrac,
10 Aaroni eta bere semeei, ceinei utziac içan baitira Israelgo semeez. Bainan Aaron eta bere semeac eçarrico dituçu apheztasuneco eguimbideetaraco. Eguimbide horietara hurbilduco den arrotza hilen da.
11 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
12 Nic lebitarrac hartu ditut Israelgo semeen artetic, Israelgo semeetan amaren sabela idequitzen duen lehen-sorthu guciaren orde; eta lebitarrac eneac içanen dira.
13 Ecen lehen-sorthu guciac eneac dira, lehen-sorthuac jo ditudan ordutic Eguiptoco lurrean: enetzat sainduetsi ditut Israelen lehen-sorthuac oro, guiçonetic abereetaraino, eneac dira. Jauna naiz ni.
14 Eta Jauna Moisi minçatu cen Sinaico mortuan, cioelaric:
15 Athera çaçu cembat diren Lebiren semeac, beren aiten etcheca eta familiaca, guiçonqui hilabethe batecoac eta handic goitico guciac.
16 Moisec kondatu cituen Jaunac manatu beçala,
17 Eta Lebiren semeac kausitu ciren beren icenen arabera, Jerson, eta Caath, eta Merari.
18 Jersonen semeac: Lebni eta Semei.
19 Caathen semeac: Amram eta Jesaar, Hebron eta Ociel.
20 Merariren semeac: Moholi eta Musi.
21 Jersonen ganic ilki ciren bi familia, Lebnirena eta Semeirena:
22 Ceinetaricaco guiçonquiac, harturic hilabethe batecoac eta goiticoac, baitziren çazpi mili eta borz ehun.
23 Hauquiec tabernacle guibelean campatuco dira iguzqui-sarcetic,
24 Laelen seme, Eliasaph aitzindariaren azpian.
25 Eta batasuneco tabernaclean çain egonen dira,
26 Beguiratzeco tabernaclea bera eta hartaco estalguia, batasuneco hegazteguico athearen aitzinean hedatzen den bela, eta lorioco erridauac: tabernacleco lorio sarcean hedatzen den bela ere, eta aldareco cerbitzuco direnac oro, tabernacleco sokac eta hartaco tresna guciac.
27 Caathen ondoregoan dira Amramtarrac, Jesaartarrac, Hebrontarrac eta Ocieltarrac. Horiec dira Caatharren familiac, beren icenez kondatuac:
28 Hilabethe bateco eta goitico guiçonqui guciac dira çorci mila eta sei ehun: sainduteguian çain egonen dira,
29 Eta campatuco dira egüerdi-aldetic.
30 Elisaphan, Ocielen semea, içanen dute aitzindari:
31 Eta çainduco dituzte arka, mahaina eta ganderailua, aldareac eta Sainduteguico unci, hango eguimbidetan erabilcen direnac, bela eta horrelaco berce gauça guciac.
32 Bada, Aaron apheçaren seme, Eleaçar, lebitarretaco aitzindarien buruçaguia, içanen da sainduteguia beguiratzen duten çainçaileen gaineco.
33 Merarirenganicacoac dira Moholitarrac eta Musitarrac, beren icenez kondatuac:
34 Hilabethe bateco eta goitico guiçonqui guciac, sei mila eta berrehun.
35 Hequien aitzindari içanen da Suriel, Abihaielen semea; campatuco dira ipharretic.
36 Hequiec çaindu beharrac içanen dira tabernacleco oholac, hagac, habeac, habeen oinac, eta hequiei darraizcoten guciac:
37 Lorioco habeac inguruan beren oinequin, eta hesaulac sokequin.
38 Moisec eta Aaronec bere semeequin çaindu behar baitute sainduteguia Israelgo semeen erdian, campatuco dira batasuneco tabernaclearen aitzinean, erran nahi baita iguzqui-atheratzeco aldean: hurbilduco den edocein arrotz, hilen da.
39 Moisec eta Aaronec, Jaunaren manamenduaren arabera kondatu içan cituzten lebitar guciac, familiaca, hilabethe bateco eta goitico guiçonquiac içan ciren hogoi eta bi mila.
40 Eta Jaunac erran cioen Moisi: konda çatzu Israelgo semeetaco guiçonqui lehen-sorthuac hilabethe batecoac eta goiticoac, eta atheraco duçu hequien nombrea.
41 Eta hartuco daroztatzu lebitarrac Israelgo semeen lehen-sorthu gucien orde. Jauna naiz ni: eta lebitarren aciendac içanen dira Israelgo semeen aciendetaco lehen-sorthuen orde:
42 Moisec, Jaunac manatu beçala, kondatu cituen Israelgo semeen lehen-sorthuac:
43 Eta guiçonquiac beren icenez, hilabethe batecoac eta goiticoac, içan ciren hogoi eta bi mila berrehun eta hirur hogoi eta hamahirur.
44 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
45 Har çatzu lebitarrac Israelgo semeen lehen-sorthuen orde, eta lebitarren abereac hequien abereen orde; eta lebitarrac içanen dira eneac. Jauna naiz ni.
46 Eta lebitarren nombrea xitzen duten Israelgo semeetaco berrehun eta hirur hogoi eta hamahirur lehen-sorthuen saritzat,
47 Hartuco dituçu buru bakotcheco borz siclo sainduteguico phisura. Sicloac hogoi obola ditu.
48 Eta diru hori Aaroni eta bere semeei emanen dioçute, goitico direnen saritzat:
49 Beraz goitico cirenen dirua, lebitarren ganic berrerosi cituztenena, hartu çuen Moisec,
50 Israelgo semeetaco lehen-sorthuen orde, mila hirur ehun eta hirur hogoi eta borz siclo sainduteguico phisura;
51 Eta diru hori eman cioten Aaroni eta haren semeei Jaunac manatu içan çuenaren arabera.