1 Oste gucia beraz oihuca eta nigarrez egon cen gau hura:
2 Eta Israelgo seme guciac Moisen eta Aaronen contra erasian haritu ciren, ciotelaric:
3 Oxala Eguipton hil içan baguinade! oxala mortu çabal huntan xahu baguinteci, Jaunac gu ez eramateco lur hartara, beldurrez-eta ezpataren azpian eror gaitecen, eta gure emazteac eta haurrac gathibu eramanac içan ditecen! Ez othe dugu hobe Eguiptora bihurcea?
4 Eta batac berceari erran çuten: Aitzindari bat eçar deçagun gure buruco, eta Eguiptora bihur gaitecen.
5 Hori adituric, Moise eta Aaron lurrerat ahuspez erori ciren Israelgo semeen oste guciaren aitzinean.
6 Bainan Josue, Nunen semeac, eta Caleb, Jephonen semeac, ceinec berec ere beguiz ikusi baitzuten Canaango lurra, phorrocatu cituzten beren soinecoac,
7 Eta Israelgo semeen oste guciari erran cioten: Guc inguratu dugun lurra hainitz ona da.
8 Eta Jauna alde badugu, hartan sarraracico gaitu, eta emanen darocu esnea eta eztia darioen lurra.
9 Berautzue bihurriarena eguitetic Jaunaren contra, eta ez içan lur hartaco populuaren lotsaric, ecen nola oguia, hala irets detzazqueguque: ecen gueriça gucia guibelatu da hequien ganic: gurequin da Jauna, beldurric ez içan.
10 Bainan nola oste gucia izcolaca baitzagoen, eta harrica nahi baitzituen hequiec xahutu, Jaunaren gloria batasuneco tabernaclearen gainean aguertu cen Israelgo seme guciei.
11 Eta Jaunac Moisi erran cioen: Noiz arteo populu hau gaizqui minçatuco da nitaz? Noiz arteo ez nau sinhetsico, horien aitzinean eguin içan ditudan sendagaila gucien ondoan?
12 Içurritez joco ditut beraz, xahutuco ditut; eta çu, eçarrico çaitut populu handi eta hau baino hazcarrago baten buruçagui.
13 Eta Moisec erran cioen Jaunari: Nahi othe cinduque Eguiptoarrec, ceinen erditic atheratu baituçu populu hau,
14 Eta lur hortaco egoiliarrec, ceinec aditu baitute, oi Jauna, populu hunen erdian çarela, bekoz beko aguercen çarela, çure hedoiac gueriçatzen duela, hedoi habean hauquien aitzinean goaten çarela egunaz, eta suzco habean gabaz,
15 Ikus deçaten hunelaco ostea guiçon bakar bat beçala hil duçula, eta erran deçaten:
16 Etzeçazqueen sarraraz cinequin aguindu cioten lurrean: hargatic hil ditu mortuan.
17 Goretsia içan bedi beraz Jaunaren indarra cinequin erran içan duçun beçala:
18 Jauna jasancor eta urricalpen handitacoa da, eceztatzen ditu tzarqueriac eta gaixtaqueriac, hobendunic ez du batere uzten gaztigu gabe, aiten bekatuac hirugarren eta laugarren belhauneraino bilhatzen ditu.
19 Barka çaçu, othoi, populu hunen bekatua, çure urricalpenaren handitasunaren arabera, beguithartetsu içan citzaioen beçala Eguiptotic athera denetic eta hunat arteo.
20 Eta Jaunac ihardetsi cioen: Barkatu diot çure galdearen arabera.
21 Bici naiz ni: eta lurra oro bethea içanen da Jaunaren gloriaz.
22 Bizquitartean ene ospea eta eguin ditudan sendagailac Eguipton eta mortuan, ikusi dituzten guiçon guciec, eta halaric-ere hamar alditaraino froguetara behartu nautenec, eta ene boçari behatu ez direnec
23 Ikusiren ez dute nic cinequin hequien aitei aguindu lurra, eta niri irain eguin darotedanetaric bakar batec ere ez du haren gainean beguia eçarrico.
24 Caleb ene cerbitzaria, ceina berce izpiritu batez bethea jarraiqui baita niri, sarraracico dut inguratu duen lurrean, eta hartaz goçatuco da harenganicaco ondoregoa.
25 Amalectarrac eta Cananearrac baitaude haranetan, bihar campac higuituco ditutzue, eta mortura bihurtuco çare itsaso Gorrico bideaz.
26 Eta Moisi eta Aaroni Jauna minçatu cen huneletan:
27 Noiz arteo ene contra erasian egonen da oste guciz gaixto hori? Aditu ditut Israelgo semeen arrangurac.
28 Erroçute beraz: Bici naiz, dio Jaunac: nola-ere minçatu baitzarete, aditzen çaituztedalaric, hala eguinen darotzuet.
29 Çuen gorphutzac mortu hortan hilic gueldituco dira. Hogoi urthetaco eta goitico kondatuac içan çarezten guciac, eta ene contra erasian haritu çaretenac
30 Etzarete, Caleb Jephonen semeaz, eta Josue Nunen semeaz landan, sarthuco lur hortan, ceinaren gainean alchatu bainuen ene escua horco egoiliar eguinen cintuztedala.
31 Bainan çuen haur xumeac, ceinen gatic erran baituçue etsaiaren pusca içan cirela; sarraracico ditut ikus deçatençat desgogaran hartu duçuen lur hori.
32 Çuen gorphutzac eremuan hilic hedatuco dira.
33 Çuen semeac berrogoi urthez mortuan ibildaun içanen dira eta çuen bekatua jasanen dute, beren aiten gorphutzac mortuan sunsitu arteo,
34 Lur horri beguira egon çareten berrogoi egunetaco nombrearen arabera; urthea egunecotzat emanen da. Eta berrogoi urthez egarrico ditutzue çuen gaixtaqueriac, eta jaquinen duçue nolacoa den ene aspercundea.
35 Ceren, nola erran hala eguinen diot ene contra jaiqui den oste guciz gaixto horri guciari: mortu hortan urthuco eta hilen da.
36 Beraz, Moisec lur beguiztatzera igorri cituen guciac, eta guibelerat itzuli cirenean, oste gucia haren contra erasietan eçarri çutenac, lurra baiatuz, tzarra celacoan,
37 Joac içan ciren eta hil ciren Jaunaren aitzinean.
38 Eta lurraren beguiztatzen içatu ciren orotaric, Josue, Nunen semea, eta Caleb, Jephonen semea, biciric guelditu ciren.
39 Eta solas horiec oro Moisec Israelgo seme guciei ekarri ciozcaten, eta populua deithore handitan egon cen.
40 Eta hara biharamunean goicean-goicic jaiquiric mendi bizcarrera igan cirela, eta erran çuten: Jaunac erran lekura igaitera gaude, ecen bekatu eguin dugu.
41 Moisec erran cioeten: Certaco çoazte Jaunaren hitzaren gainetic, ez baitzaitzue onsa atheraco?
42 Utzaçue igaiteco asmua, ecen Jauna ez da çuequin; berautzue eror çuen etsaien aitzinean.
43 Aitzinean dituçue Amalectarrac eta Cananearrac; hequien ezpataren azpira erorico çarete, duçuelacotz onhetsi nahi içan Jaunari, eta Jauna ez da çuequin içanen.
44 Bainan hequiec itsutuac ciren eta igan ciren mendi gainera. Bainan Jaunaren lekucotasuneco arka eta Moise etziren campetaric ilki.
45 Mendian çauden Amalectarrac eta Cananearrac jautsi ciren; eta Israeldarrac jotzen eta puscatzen cituztelaric, jarraiqui citzaizcoten Hormaraino.