1 Eta Moisec Israelgo semeei erran ciozcaten Jaunac manatu guciac:
2 Eta erran cioten Israelgo semeen leinuetaco buruçaguiei: Huna cer manatu duen Jaunac:
3 Baldin guiçon batec botu bat eguin badio Jaunari, edo cin eguinez bere burua hersi badu, ez du alferretara bihurraraciren bere hitza, bainan aguindu gucia betheco du.
4 Emaztequi batec botu eguin badu, eta bere burua cin eguinic hersi badu, bere aitaren etchean balin badago, eta nexca gaztea oraino: baldin aitac eçagutu badu harec eguin botua, eta cina ceinetaz bere burua baitu premian eçarri, eta ixilic egon bada, alaba botuaz behartua da.
5 Eta eguinçaz betheco du botuaz eta cinaz aguindu duena.
6 Baldin ordean, aditu beçain laster, aitac ecetz erran badu, alabaren botuac eta cinac alferrac içanen dira, eta aguinduaz ez da hobendun iduquia içanen, aitac ez duelacotz onhetsi.
7 Baldin senhardun jabe balin bada, eta behin hitza ahotic atheratuz bere burua cinaz premiatu badu:
8 Eta senharrac, aditu duen egunean, enferra eguin ez badio, botuaz hersia da, eta aguindu gucia eguinen du.
9 Bainan senharrac aditu orduco ecetz erran badu, eta alfer bilhacaraci baditu haren aguinçac eta hitzac ceinetaz bere burua premietan eçarri baitzuen, Jaunac barkatuco dio.
10 Emazte alhargunac eta bere senharraz iraiciac, botu eguinac betheco dituzte.
11 Emazte batec, bere senharraren etchean, bere burua hersi badu botuaz eta cinaz,
12 Eta senharrac aditu badu eta ixilic egon, eta aguinçari trebes jarri ez bada, aguindu duen gucia iduquico du.
13 Bainan senharra berehala trebes eman bada, ez da aguinçaz hobendun iduquia içanen, ceren senharra ceiherrera jarri çaioen, eta Jaunac barkatuco dio.
14 Botuaz eta cinaz bere burua hersi badu, baruraz edo cerbait gaucetaric beguiratuz, atsecabe emanen dioela bere buruari, eguin deçan, edo ez deçan, hori senharraren escuco da.
15 Gauça adituric, guiçona ixilic egotu bada, eta erabaquia biharamuna arteo utzi badu; emazteac certaz-ere botu eguin baitu, eta cer-ere aguindu baitu, eguin beharco du, ceren aditu-eta berehala senharra ez baita minçatu.
16 Bainan senharra aldegaitz jarri bada jaquin duen ondoan, berac jasanen du bere gaizquia.
17 Horiec dira legueac Jaunac Moisi emanac senharren eta emaztearen arteco, aitaren eta alabaren arteco, hau oraino nexca gaztea balin bada, edo bere aitaren etchean egoten dena.