1 Eta Jauna huneletan minçatu citzaioen Moisi:
2 Israelgo semeei minça çaite eta erroçute: Egon behar çareten eta nic emanen darotzuetan lurrean sarthuac içanen çaretenean,
3 Eta Jaunari holocausta edo bitima escainico dioçuenean, botuen bethetzeco, edo çuen oldez emaitzac escaincean, edo çuen besta-buruetan goçotasuneco urrina Jaunari erretzean, idietaric edo bercela ardietaric,
4 Edoceinec imola deçan bitima, escainico du, irin cethatuzco sacrificioa, ephiaren hamargarren bat, bustiric olioz, ceina içanen baita hin laurdeneco neurriaren bethe;
5 Eta arnotic, libacioneen eguiteco, neurri bera emanen du nahiz holocaustarençat, nahiz bitimarençat. Bildots bakotcharençat
6 Eta ahariençat irinaren sacrificioa içanen da bi hamargarrenatecoa, hinaren heren bat olioz bustiric;
7 Eta Jaunari goçotasuneco urrinetan libacioneco arnoa escainico du neurri beraren herena.
8 Bainan idietaric eguinen duçunean holocausta edo bitima, botu bethetzeco edo baquezco bitimatzat,
9 Idi bederaca emanen dituçu hirur hamargarren irin cethabatu, olioz bustiric, ceina içan beharco baita hinaren neurriaren erdia.
10 Eta libacione eguiteco arnoa neurri berecoa içanen da, Jaunari usain goçoeneco escaincetan.
11 Hola eguinen duçu
12 Idi, ahari, bildots eta pittica bederaca.
13 Nahiz lekuco umeec, nahiz arrotzec
14 Ceremonia beretan escainico dituzte sacrificioac.
15 Manamendu bakar bat eta legue bat baicic ez da içanen nola çuençat hala berce toquitaric ethorriençat.
16 Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
17 Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute:
18 Emanen daiotzuetan lurrera ethorriac içanen çaretenean,
19 Eta toqui hartaco oguitic jan duqueçuenean, Jaunari berecico diozcatzue picainac
20 Çuen jatecoetaric, larrainetic picainac berezten dituçuen beçala,
21 Orobat Jaunari picainac emanen diozcatzue çuen orheetaric ere.
22 Jaquin gabez cerbait utzi baduçue Jaunac Moisi erran horietaric,
23 Eta çuei haren arartecoz gaztiatu darotzuenetaric, manamendu ematen hasi çaitzuen egunetic eta gueroztic,
24 Eta eguitea ahanci baçaio osteari, arthaldetic aratche bat escainico du holocaustatzat usain guciz onetan Jaunari, eta haren sacrificioa eta libacioneac, ceremoniec galdeguiten duten beçala, eta aker bat bekatuarençat.
25 Eta apheçac othoitz eguinen du Israelgo semeen baldarna guciarençat, eta barkatua içanen çaiote, ceren ez duten berariaz eguin bekatu: eta halere berençat, beren bekatuarençat eta ahanztearençat escainico dute isensua:
26 Eta barkatua içanen çaiote Israelgo semeen populu guciari, eta hequien artean dabilçan arrotzei, ceren populu guciaren hutsa den ustecabezcoa.
27 Norbaitec bakarric jaquin gabean bekatu eguin badu, urtheco ahunz bat escainico du bere bekatuarençat:
28 Eta apheçac harençat othoitz eguinen du, ez-jaquinez bekatu eguin duelacotz Jaunaren aitzinean: eta barkamendua ardietsico dio, eta barkatua içanen çaio.
29 Nahiz lekuco umeençat, nahiz arrotzençat legue bat içanen da ustecabetan bekatu eguiten duten guciençat.
30 Bainan ceinac-ere hampurusqueriaz cerbait bekatu eguin baituque, içan dadien herricoa edo arrotza (ceren Jaunari bihurtu çaioen), galduco da bere populutic.
31 Ecen Jaunaren hitza erdeinatu du, eta alfertu du haren manamendua: hargatic galduco da eta jasanen du bere gaixtaqueria.
32 Bada, guerthatu cen, Israelgo semeac mortuan cirelaric, guiçon bat egur bilcen atzeman çutela larumbatean.
33 Erakarri cioeten Moisi, Aaroni eta baldarna guciari.
34 Hauquiec preso eçarri çuten, ez-jaquinez cer eguin behar cen hartaz.
35 Eta Jaunac Moisi erran cioen: Heriotzez hila içan bedi guiçon hori; campen haindian oste guciac harrica cali beça.
36 Eta campetaric atheraturic, harrica lehertu çuten, eta hila içan cen Jaunac manatu beçala.
37 Halaber Jaunac erran cioen Moisi:
38 Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute, litsac eguin detzatela beren capen izquinetan, xingola gorrimoreac eçarriz hequietan,
39 Hequiec ikustearequin, orhoit ditecençat Jaunaren manamendu guciez, eta jarraic ez ditecençat beren gogoeta eta beguiei, ceinac gauça hainitzetan lohitzen baitira;
40 Bainan edergailu hequiec guehiago orhoitaraz ditzaten Jaunaren manamenduez, eta saindu içan ditecen bere Jaincoaren aitzinean.
41 Ni naiz çuen Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaituztedana, çuen Jaincoa içan nadiençat.