1 Eta Jauna huneletan minçatu citzaioen Moisi:
2 Manu eguioçuete Israelgo semeei, eta erroçuete: Içanen çaretenean Canaango lurrera sarthuac, eta çorteac bereciricaco ontasunaz jabe, huna non gueldituco diren mugac:
3 Hegoaco aldea hasico da Sineco mortutic, ceina baita Edomen ondoan, eta cedarritzat içanen du iguzquico aldetic itsaso Gacia.
4 Muguec inguratuco dute hegoaco ephaitza Harrobiaren bizcarra gaindi, Senan iragaiten diren beçala, eta hegoatic helcen Cadesbarneraino, nondic cedarriac atheraco baitira Adar deitzen den herrira, eta hedatuco Asemonaraino.
5 Eta muga goanen da inguruan Asemonatic Eguiptoco errecaraino, eta itsaso handiaren bazterrean baratuco da.
6 Mendebaleco aldea berriz hasico da itsaso handian, eta muga beraz hersico da.
7 Ipharreco ephaitzan berriz, mugac hasico dira itsaso handitic, mendi gorenera helcen direla,
8 Handic jautsico dira Emathera, Sedadaco muguetaraino,
9 Eta goanen dira Cephronara eta Enango herriraino: horiec içanen dira mugac ipharraldetic.
10 Handic muguec hartuco dute iguzquico alderdia, Enango herritic Sephamaraino,
11 Eta Sephamatic cederriac jautsico dira Erreblara, Daphnimgo ithurriaren parrera: handic helduco dira iguzquialdean Ceneretheco itsasora,
12 Eta hedatuco dira Jordaneraino, eta azquen buru hersiac içanen dira itsaso Gaciaz, lur hori içanen duçue mugaz muga inguruan.
13 Eta Moisec manu eman cioten Israelgo semeei, erraten ciotelaric: Hori da lurra çorteca içanen duçuena, eta Jaunac ematea manatu duena bederatzi leinuri eta leinu erdi bati.
14 Ecen Errubenen semeen leinuac bere familiaca, eta Gaden semeen leinuac bere ahaidegoetaco nombrearen arabera, eta Manaseren leinuaren erdiac ere,
15 Erran nahi da bi leinu eta erdic, beren çathia hartu dute Jordanez hunaindian, Jericoren parrean, iguzqui-aldetic.
16 Eta Jaunac Moisi erran cioen:
17 Lurra çuei berecico darotzueten guiçonen icenac hauquiec dira: Eleaçar apheça, Josue Nunen semea,
18 Eta leinu bakotcheco buruçagui bakotcha,
19 Ceinen icenac hauquiec baitira: Judaren leinutic, Caleb Jephonen semea,
20 Simeonen leinutic, Samuel Amiuden semea;
21 Benjaminen leinutic, Elidad Caselonen semea;
22 Danen leinutic, Bocci Jogliren semea;
23 Josepen umetaric, Manaseren leinutic, Haniel Ephoden semea;
24 Efraimen leinutic, Camuel Sefthanen semea;
25 Çabulonen leinutic, Elisaphan Phamaquen semea;
26 Isacarren leinutic, Phaltiel aitzindaria, Oçanen semea;
27 Aserren leinutic, Ahiud Salomiren semea;
28 Nefthaliren leinutic, Phedael Amiuden semea;
29 Horiec dira Jaunac manatu cituenac Israelgo semeei çathitzeco Canaango lurra.