Nombreac 29 BHNT

1 Çazpigarren hilabetheco lehembicico eguna halaber içanen çaitzue gurgarri eta saindu; ez duçue egun hartan escu-lanic batere eguinen, ceren den durrundaco eta turutetaco eguna.

2 Eta escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, aratche bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots narriogabeac çazpi;

3 Eta hequien sacrificioetan hirur hamargarren irin cethabatu olioz bustiric aratche bakotcharençat, bi hamargarren ahariarençat,

4 Hamargarren bat bildotsca, ceinac orotara çazpi bildots baitira;

5 Eta bekatuarençat aker bat, ceina populuaren xahupeneco escaincen baita,

6 Hilabethe hasteco holocaustaz landan bere libacioneequin, eta bethiereco holocaustaz landan ohico libacioneequin. Escainico ditutzue ceremonia berequin, Jaunari erretzen çaioen usain guciz onetan.

7 Çazpigarren hilabethe hartaco hamargarren eguna ere saindu eta gurgarri içanen çaitzue, eta çuen arimac atsecabetan eçarrico ditutzue; egun hartan ez duçu escu-lanic batere eguinen.

8 Eta escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, aratche bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots narriogabeac çazpi;

9 Eta hequien sacrificioetan, hirur hamargarren irin cethabatu olioz bustiric aratche bakoxca, bi hamargarren ahariarençat,

10 Eta hamargarrenaren hamargarrena bildots bakoxca, ceinac orotara baitira çazpi bildots;

11 Eta bekatuarençat aker bat, hobenarençat xahupeneco escaincen ohi direnez berçalde, eta bethiereco holocaustaz landan beren sacrificio eta libacioneequin.

12 Çazpigarren hilabetheco hamaborzgarren egunean, ceina saindu eta gurgarri içanen baitzaitzue, ez duçue escu-lanic batere eguinen, bainan Jaunaren besta-burua çazpi egunez celebratuco duçue.

13 Eta escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, hamahirur aratche arthaldetic, bi ahari, urtheco bildots narriogabeac hamalau,

14 Eta hequien libacioneetan, hirur hamargarren irin cethabatu olioz bustiric aratche bakoxca, ceinac hamahirur içanen baitira orotara; eta bi hamargarren ahari bacoxca, erran nahi da orotara bia diren ahariençat,

15 Eta hamargarrenaren hamargarren bat bildots bakoxca, ceinac orotara baitira hamalau bildots;

16 Eta bekatuarençat aker bat, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin.

17 Biharamunean escainico ditutzue hamabi aratche arthaldetic, bi ahari, urtheco bildots narriogabeac hamalau,

18 Eta behar den beçala escainico ditutzue sacrificioac eta libacioneac aratche, ahari eta bildots bakoxca,

19 Eta bekatuarençat aker bat, bethiereco holocaustaz berçalde, bere sacrificio eta libacioneequin.

20 Hirugarren egunean escainico ditutzue hameca bildots, bi ahari, urtheco bildots narriogabeac hamalau,

21 Sacrificioac eta libacioneac behar den beçala escainico ditutzue aratche, ahari eta bildots bakoxca;

22 Eta bekatuarençat ahari bat, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin.

23 Laugarren egunean escainico ditutzue aratcheac hamar, ahariac bia, urtheco bildots narriogabeac hamalau;

24 Sacrificioac eta libacioneac behar den beçala escainico ditutzue aratche, ahari eta bildots bakoxca,

25 Eta bekatuarençat aker bat, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin.

26 Borzgarren egunean escainico ditutzue bederatzi aratche, bi ahari, urtheco bildots narriogabeac hamalau;

27 Sacrificioac eta libacioneac behar den beçala escainico ditutzue aratche, ahari eta bildots bakoxca,

28 Eta bekatuarençat akerra, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin.

29 Seigarren egunean escainico ditutzue aratcheac çorci, ahariac bia, urtheco bildots narriogabeac hamalau;

30 Sacrificioac eta libacioneac behar den beçala escainico ditutzue aratche, ahari eta bildots bakoxca,

31 Eta bekatuarençat aker bat, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin.

32 Çazpigarren egunean escainico ditutzue aratcheac çazpi, ahariac bia, urtheco bildots narriogabeac hamalau;

33 Sacrificio eta libacioneac behar den beçala escainico ditutzue aratche, ahari eta bildots bakoxca,

34 Eta bekatuarençat aker bat, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin.

35 Çorcigarren egunean, ceina baita ospetsuena, ez duçue escu-lanic batere eguinen.

36 Escainico ditutzue holocaustatzat, usain Jaunari guciz goçotan, aratche bat, ahari bat eta urtheco bildots narriogabeac çazpi;

37 Eta behar den beçala escainico ditutzue sacrificio eta libacioneac aratche, ahari eta bildots bakoxca,

38 Eta bekatuarençat akerra, bethiereco holocaustaz berçalde bere sacrificio eta libacioneequin.

39 Horiec escainico ditutzue Jaunari bere besta-buruetan, berçalde direlaric botuzco eta çuen oldezco escainçac holocausta, sacrificio, libacione eta baquezco bitimetan.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36