1 Bada, Galaadeco familietaco buruçaguiac, Maquirren semeac, ceina Manaseren semea baitzen, Josepen erroticacoa, hurbildu ciren eta Moisi minçatu Israelgo buruçaguien aitzinean, eta erran çuten:
2 Jaunac çuri, gure jaun çarenari, manatu darotzu lurra çorteaz çathi dioçoçuten Israelgo semeei, eta Salphaad gure anaiaren alabei eman dioçoçuten hequien aitari çorricaco ontasuna.
3 Baldin berce leinu bateco guiçonec harcen badituzte emazte, beren ontasuna jarraiquico çaiote, eta berce leinu batera iraganic, gure ondoregotic gutituco da.
4 Eta horreletan guerthatuco da, bozcariozco urthea ethorcen denean, erran nahi da bihurcundeco berrogoi eta hamargarren urthea, çorteen berezpena nahasico dela, eta batzuen ona berceetara goanen dela.
5 Moisec ihardetsi cioeten Israelgo semeei, eta Jaunaren manuz erran cioeten: Josepen semeen leinua çucen minçatu da.
6 Eta legue hau eçarri du Jaunac Salphaaden alaben gainean: Ezcon beitez nahi dutenequin, bakarric eguin ditecen ber-beren leinuco guiçonequin,
7 Israelgo semeen ondoregoa nahas ez dadien leinutic leinura. Ecen guiçon guciec emazteac hartuco dituzte beren leinu eta ahaidegoan;
8 Eta emaztequi guciec beren leinuco, senharrac hartuco dituzte, ondoregoa gueldi dadiençat familietan,
9 Eta leinuac elkarren artean nahas ez ditecençat, bainan bai egon hala,
10 Nola Jaunaz bereciac içatu baitira. Salphaaden alabec eguin çuten manatua içan citzaioeten beçala,
11 Eta Maala, Thersa, Hegla, Melca eta Noa escondu ciren beren aita-aldeco osabaren semeequin,
12 Manaseren familiaticacoac, ceina Josepen seme baitzen, eta hequiei emana içatu cen ontasuna guelditu cen hequien leinuan eta aitaren familian.
13 Horiec dira manamenduac eta erabaquiac, Jaunac Moisen arartecoz Israelgo semeei igorriac, Moabeco celhaietan, Jordane gainean, Jericoco parrean.__________