Nombreac 17 BHNT

1 Eta Jauna Moisi minçatu citzaioen huneletan:

2 Minça çaite Israelgo semeei, eta hequien ganic har çaçu çaharo bana hequien ahaidegoca, leinuetaco buruçagui gucietaric hamabi çaharo; eta bakotcharen icena iscriba çaçu bere çaharoaren gainean.

3 Bainan Aaronen icena Lebiren leinuarenean içanen da, eta çaharo bakotchean berez içanen da leinu bakotcharen icena.

4 Çaharoac eçarrico dituçu batasuneco tabernaclean lekucotasunaren aitzinean, non ere minçatuco bainatzaitzu.

5 Hequietaric hautatu duquedanaren çaharoa musquilduco da; eta ni ganic eragotzico ditut Israelgo semeen arrangurac ceinetaz eraunsten baitute çuen contra.

6 Eta Moise minçatu cen Israelgo semeei: eta buruçagui guciec çaharoac eman ciozcaten leinu bakoxca: eta baciren hamabi çaharo, Aaronen çaharoa gabe.

7 Moisec hequiec eçarri ondoan Jaunaren aitzinean batasuneco tabernaclean,

8 Biharamunean bihurtu cenean, kausitu çuen musquildu cela Aaronen çaharoa Lebiren etchean; eta ninicac gorituric, loreac atheratu ciren, eta hostac çabalduric, loreac amanda bilhacatu.

9 Moisec beraz Israelgo seme guciei Jaunaren aitzinetic ekarri ciozcaten çaharo guciac: eta ikusi cituzten eta hartu ceinec bere çaharoa.

10 Eta Jaunac Moisi erran cioen: Aaronen çaharoa bihur çaçu lekucotasuneco tabernaclera, han cerbitza dadiençat Israelgo semeen bihurrialdiaren orhoitzapeneco, eta ni ganic bara ditecen hequien cuintac, hil ditecen beldurrez.

11 Eta Moisec eguin çuen Jaunac manatu beçala.

12 Bainan Israelgo semeec erran cioeten Moisi: Huna non xahutuac garen, galcen hari gare guciac.

13 Edocein hurbil dadien Jaunaren tabernacleari, hilcen da; guciac, bat utzi gabe, xahutuac içanen othe gare bicia galceraino?

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36