28 Horra nola ciren Israelgo semeen campatzeac eta abiatzeac beren andanetan ilkitzen cirenean.
29 Eta Moisec erran cioen bere coinatari, Hobab, Erragüel Madiantarraren semeari: Bagoaci Jaunac guri eman gogo darocun lekura: çato gurequin, ongui eguin deçaçugunçat, ecen Jaunac ontasun aguindu dio Israeli.
30 Hunec ihardetsi cioen: Ez naiz çurequin goanen, bainan itzulico naiz sorthu naicen ene lurrera.
31 Moisec erran cioen: Ez gaitzatzula utz, ecen çuc badaquizquitzu cer toquitan mortua gaindi gure campac behar ditugun phausatu, eta gure bidari içanen çare.
32 Eta gurequin ethorri ondoan, emanen darotzugu Jaunac guri ematera dohaquigun ontasunetaric hoberena den gucia.
33 Abiatu ciren beraz Jaincoaren menditic hirur egunen bidean, eta Jaunarequilaco batasuneco arka goaten cen beguien aitzinean, hirur egun hequietan campa-lekuac bereciz.
34 Jaunaren hedoi bat ere hequien gainean egoten cen egunaz, bidean cihoacenean.