1 Bizquitartean Jaunaren contra atheratu cen populutic erasia bat, nekeaz arranguratzen cirenena iduri. Jaunac hori ençunic, hasarretu cen. Jaunaren su bat biztu cen hequien artean, eta iretsi çuen campen azquen burua.
2 Eta populuac Moisi oihu eguinic, Moisec Jaunari othoitz eguin çuen, eta iraungui cen sua.
3 Eta toqui hura deithu çuen: Erreleku, ceren han biztu cen hequien contra Jaunaren sua.
4 Guero jende nahas-mahas bat, Eguiptotic hequiequin igan cena, guticiaz hurrandu cen, jarriric ematen cela nigarrari, Israelgo semeetaric ere orobat haren gana bilduric, eta erran çuen: Guri norc emanen darocu haraguia jatera?
5 Orhoit gure Eguipton urruric jaten guintuen arrainez: gogora heldu çaizcu hango concombreac, meloinac, phorruac, tipulac, baratchuriac.
6 Agor da gure barnea; gure beguiec manaz berceric ez dute ikusten.