15 Bercela iduritzen baçaitzu çuri, othoizten çaitut hilaraz neçaçun, eta gracia aurki deçadan çure beguietan, leher ez nadiençat hambateco gaitzempean.
16 Eta Jaunac erran cioen Moisi: Bilarazquidatzu hirur hogoi eta hamar guiçon Israelgo çaharretaric, daquizquitzunac direla populuco çaharrac eta burucoac: erakar çatzu batasuneco tabernacle-sarcera, eta han gueldiaraz çatzu çurequin.
17 Eta jautsico naiz eta minçatuco natzaitzu: eta hartuco dut çure baithan den izpiritutic, eta hequiei emanen diotet, çurequin batean jasan deçaten populuaren carga, eta ez dadien gucia çure gainean içan.
18 Populuari ere erranen dioçu: Xahu çatzue çuen buruac, bihar janen duçue haraguia. Ecen nic aditu çaituztet erraten: Norc emanen darozquigu haraguizco jaquiac? ongui guinen Eguipton. Jaunac emanen darotzue haraguia eta janen duçue,
19 Ez egun batez, edo biez, ez borcez, ez hamarrez, ez-etare hogoiez;
20 Bainan hilabethe oso batez, athera daquiçuen arteo sudur-mizpiretaric, eta goiti bihur daquiçuen arteo, ceren arbuiatu duçuen Jauna, çuen artean dena, eta nigarrez egon çareten haren aitzinean, ciniotelaric: Certaco ilki gare Eguiptotic?
21 Eta Moisec erran cioen: Sei ehun mila oinezco badira populu huntan; eta dioçu: Hilabethe oso batez emanen diotet haraguia jatera.