17 Eta jautsico naiz eta minçatuco natzaitzu: eta hartuco dut çure baithan den izpiritutic, eta hequiei emanen diotet, çurequin batean jasan deçaten populuaren carga, eta ez dadien gucia çure gainean içan.
18 Populuari ere erranen dioçu: Xahu çatzue çuen buruac, bihar janen duçue haraguia. Ecen nic aditu çaituztet erraten: Norc emanen darozquigu haraguizco jaquiac? ongui guinen Eguipton. Jaunac emanen darotzue haraguia eta janen duçue,
19 Ez egun batez, edo biez, ez borcez, ez hamarrez, ez-etare hogoiez;
20 Bainan hilabethe oso batez, athera daquiçuen arteo sudur-mizpiretaric, eta goiti bihur daquiçuen arteo, ceren arbuiatu duçuen Jauna, çuen artean dena, eta nigarrez egon çareten haren aitzinean, ciniotelaric: Certaco ilki gare Eguiptotic?
21 Eta Moisec erran cioen: Sei ehun mila oinezco badira populu huntan; eta dioçu: Hilabethe oso batez emanen diotet haraguia jatera.
22 Ardien eta idien ostea hil beharco othe da, jaquiric asqui içateco? ala itsasoco arrain guciac batera bilduac içanen othe dira horien asetzeco?
23 Jaunac ihardetsi cioen: Indargabea othe da Jaunaren escua? Orai berean ikusico duçu heia ene solasa obratuco den.