27 Eta campetan profetisatzen çutelaric, muthil gazte batec laster eguin çuen, eta berria ekarri cioen Moisi, erraten cioelaric: Eldadec eta Medadec profetisatzen dute campetan.
28 Ordu berean Josue, Nunen semeac, Moisen cerbitzari, ascoren artetic hautatuac, erran cioen: Moise, ene jauna, debeca çatzu.
29 Bainan Moisec ihardetsi cioen: Ni gatic certaco çare bekaizten? oxala norbaitec eman baleça populu guciac profetisa deçan, eta Jaunac eman baleço bere izpiritua!
30 Guero Moise bihurtu cen campetara, eta Israelgo çaharrac ere bai.
31 Orduan haice bat atheratu cen Jauna ganic; callac itsasoz hainditic harturic ekarri cituen eta erorraraci campetara eta campen inguru gucira, egun batez eguin daitequeen bidean, eta lurretic bi beso goretan çabilçan airean hegaldaca.
32 Populuac beraz jaiquiric, egun gucian, gabaz, eta biharamuneco egunean callac bildu cituen, gutienic çuenac hamar coro: eta idorraraci cituzten campen ingurutan.
33 Haraguiac horcetan cituzten oraino, eta jaqui mota hori etzuten akitua, eta huna non Jaunaren hasarredura jauci cen populuaren contra, eta non jo çuen gaitz handi batez.