30 Guero Moise bihurtu cen campetara, eta Israelgo çaharrac ere bai.
31 Orduan haice bat atheratu cen Jauna ganic; callac itsasoz hainditic harturic ekarri cituen eta erorraraci campetara eta campen inguru gucira, egun batez eguin daitequeen bidean, eta lurretic bi beso goretan çabilçan airean hegaldaca.
32 Populuac beraz jaiquiric, egun gucian, gabaz, eta biharamuneco egunean callac bildu cituen, gutienic çuenac hamar coro: eta idorraraci cituzten campen ingurutan.
33 Haraguiac horcetan cituzten oraino, eta jaqui mota hori etzuten akitua, eta huna non Jaunaren hasarredura jauci cen populuaren contra, eta non jo çuen gaitz handi batez.
34 Eta toqui hura deithua içan cen Çalequeriaco ehorz-leku: ecen han ehorcia içan cen lehietan sarthu cen populua. Eta Çalequeriaco ehorz-lekutic atheraric, Haserothera ethorri ciren eta han baratu.