5 Orhoit gure Eguipton urruric jaten guintuen arrainez: gogora heldu çaizcu hango concombreac, meloinac, phorruac, tipulac, baratchuriac.
6 Agor da gure barnea; gure beguiec manaz berceric ez dute ikusten.
7 Bada, manac iduri çuen coriandra eta bdelioaren cara çuen:
8 Eta populua goaten cen inguruetara, eta hartaric bilduric, iharan ehaiten çuen edo xurruan ehehatzen, eta elcean egosiric, hartaric eguiten cituen ophiltto batzu, ahoan ogui olioztatua iduri çutenac.
9 Gabaz ihinça campen gainera erorcen cenean, mana ere jausten cen orobat.
10 Moisec beraz populua ençun çuen nigarrez familiaca, cein bere olhaco athean. Jaunaren hasarrea borthizqui jauci cen: bainan Moisi ere gauça ecin jasana iduritu citzaioen.
11 Eta erran cioen Jaunari: Certaco eman dioçu atsecabe çure muthilari? certaco ez dut çure aitzinean gracia aurkitzen? eta certaco ene gainera eman duçu populu hunen guciaren carga?