1 Eta Maria eta Aaron minçatu ciren Moisen contra haren emaztea Ethiopiarra celacotz.
2 Eta erran çuten: Jauna ez othe da Moisez baicic minçatu? ez othe da guri ere orobat minçatu? Jaunac hori ençunic,
3 (Ecen Moise cen lurraren gainean dauden guiçon gucietaric eztiena,)
4 Berehala minçatu cen Moisi, Aaroni eta Mariari: Ençun çatzue ene solasac: Çoazte hirurac bakarric batasuneco tabernaclera. Eta goan cirenean,
5 Jauna lanhozco habean jautsi cen, eta tabernacle-sarcean gueldituric, deithu cituen Aaron eta Maria. Hurbildu cirenean,
6 Erran cioeten: Norbait çuen artean Jaunaren profeta denic balin bada, aguercunça batean ethorrico natzaio, edo ametsetan minçatuco.
7 Bainan ez da halacoa ene cerbitzari Moise, ceina ene etche gucian baita guciz fidela: