12 Çure arreba ez bedi bilhaca hil bat beçala, eta amaren sabeletic arthiquitzen den hilori bat beçala: horra jadanic leguenac non jan dioen bere haraguien erdia.
13 Eta Moisec Jaunari oihuz eguin cioen: Jaincoa, hau othoi senda çaçu.
14 Jaunac ihardetsi cioen: Baldin bere aitac beguithartera thu eguin içan balio, ez othe çuqueen çazpi egunez bederen ahalquez urthua egun beharco? Çazpi egunez campetaric aldaratua içan bedi, eta bihurraracico da guero.
15 Hartaracotz Maria campetaric kendua içan cen çazpi egunençat: eta populua etzen leku hartaric higuitu Maria bihurtu arteo.