6 Erran cioeten: Norbait çuen artean Jaunaren profeta denic balin bada, aguercunça batean ethorrico natzaio, edo ametsetan minçatuco.
7 Bainan ez da halacoa ene cerbitzari Moise, ceina ene etche gucian baita guciz fidela:
8 Ecen ahotic ahora minço natzaio; eta Jauna garbiqui ikusten du, eta ez aleguiaca eta itchurapenca. Nolaz beraz etzaizte beldur içan Moise ene cerbitzariaren gutiesteco?
9 Eta hequien contra samurturic, goan cen.
10 Tabernaclearen gainean cen hedoia ere itzuli cen: eta hara non Maria aguertu cen leguenez çuritua elhurra iduri. Aaronec beguiratu cioenean, eta leguenez estalia ikusi çuenean,
11 Moisi erran cioen: Othoi, ene jauna, etzaçula gure gainean eçar çoroqui eguin dugun bekatu hau.
12 Çure arreba ez bedi bilhaca hil bat beçala, eta amaren sabeletic arthiquitzen den hilori bat beçala: horra jadanic leguenac non jan dioen bere haraguien erdia.