17 Horiec dira Moisec leku ikustera igorri cituen guiçonen icenac: eta Ofe, Nunen semea deithu çuen Josue.
18 Moisec igorri cituen beraz Canaango lurra beguiz harcera, eta erran cioeten: Hegoaldeco lurretaric igan çaitezte; eta mendietara heldu çaretequeenean,
19 Beguizta çaçue lurra, cerica den; cer populu dagoen han, ala den hazcarra, ala erphila; ostea ttipia den, ala handia;
20 Lurra bera, ona, ala tcharra den; nolaco hiriac diren, harrasiz inguratuac, ala harrasiric gabeac;
21 Lurra guicena, ala agorra den, oihansua, ala çuhaitzic gabea. Emaçue bihotzez, eta ekarzquigutzue lurreco fruituetaric. Bada, hura cen mahats berrien jateco muga.
22 Eta igan cirenean, lurra beguiztatu çuten Sineco mortutic Errohoberaino, Ematheco sarceraino.
23 Eta hegoaldera igan ciren eta ethorri Hebronera, han egoten baitziren Enaquen semeac, Aquiman, Sisai eta Tholmai; ecen Hebron, Tanis, Eguiptoco hiria baino çazpi urthe lehenago eguina cen.