24 Eta goanic Mahats-mulkoco errecaraino, aihen bat moztu çuten bere mulkoarequin, eta bi guiçonec haga batean eraman çuten. Hartu cituzten orobat toqui hartaco mingranetaric eta picoetaric:
25 Leku hura deithua içan cen Nehelescol, erran nahi da Mahats-mulkoco erreca, Israelgo semeec handic ekarri çutelacotz mahats-mulkoa.
26 Eta lur ikusliarrac, inguru gucia eguinic, bihurtu ciren berrogoi egunen buruan.
27 Ethorri ciren Moisen, Aaronen eta Israelgo semeetaco baldarna gucia gana, Pharango mortura, ceina Cades-aldean baita. Eta minçaturic hequiei eta oste guciari, erakutsi ciozcaten lurreco fruituac:
28 Eta solas hauquiec kondatu cituzten: Içatu gare çuec igorri lurrean, ceinari eguiazqui baitario esnea eta eztia, fruitu hauquietaric eçagut daitequeen beçala;
29 Bainan jende guciz hazcarrac ditu, eta hiriac handiac eta harrasiz inguratuac. Enaquen odola ikusi dugu han.
30 Amalec egoten da hegoaldean; Hetearra, Jebusearra eta Amorhearra mendietan; eta Cananearra dago itsas-heguian eta Jordanearen bazterretan.