12 Içurritez joco ditut beraz, xahutuco ditut; eta çu, eçarrico çaitut populu handi eta hau baino hazcarrago baten buruçagui.
13 Eta Moisec erran cioen Jaunari: Nahi othe cinduque Eguiptoarrec, ceinen erditic atheratu baituçu populu hau,
14 Eta lur hortaco egoiliarrec, ceinec aditu baitute, oi Jauna, populu hunen erdian çarela, bekoz beko aguercen çarela, çure hedoiac gueriçatzen duela, hedoi habean hauquien aitzinean goaten çarela egunaz, eta suzco habean gabaz,
15 Ikus deçaten hunelaco ostea guiçon bakar bat beçala hil duçula, eta erran deçaten:
16 Etzeçazqueen sarraraz cinequin aguindu cioten lurrean: hargatic hil ditu mortuan.
17 Goretsia içan bedi beraz Jaunaren indarra cinequin erran içan duçun beçala:
18 Jauna jasancor eta urricalpen handitacoa da, eceztatzen ditu tzarqueriac eta gaixtaqueriac, hobendunic ez du batere uzten gaztigu gabe, aiten bekatuac hirugarren eta laugarren belhauneraino bilhatzen ditu.