15 Ikus deçaten hunelaco ostea guiçon bakar bat beçala hil duçula, eta erran deçaten:
16 Etzeçazqueen sarraraz cinequin aguindu cioten lurrean: hargatic hil ditu mortuan.
17 Goretsia içan bedi beraz Jaunaren indarra cinequin erran içan duçun beçala:
18 Jauna jasancor eta urricalpen handitacoa da, eceztatzen ditu tzarqueriac eta gaixtaqueriac, hobendunic ez du batere uzten gaztigu gabe, aiten bekatuac hirugarren eta laugarren belhauneraino bilhatzen ditu.
19 Barka çaçu, othoi, populu hunen bekatua, çure urricalpenaren handitasunaren arabera, beguithartetsu içan citzaioen beçala Eguiptotic athera denetic eta hunat arteo.
20 Eta Jaunac ihardetsi cioen: Barkatu diot çure galdearen arabera.
21 Bici naiz ni: eta lurra oro bethea içanen da Jaunaren gloriaz.