18 Jauna jasancor eta urricalpen handitacoa da, eceztatzen ditu tzarqueriac eta gaixtaqueriac, hobendunic ez du batere uzten gaztigu gabe, aiten bekatuac hirugarren eta laugarren belhauneraino bilhatzen ditu.
19 Barka çaçu, othoi, populu hunen bekatua, çure urricalpenaren handitasunaren arabera, beguithartetsu içan citzaioen beçala Eguiptotic athera denetic eta hunat arteo.
20 Eta Jaunac ihardetsi cioen: Barkatu diot çure galdearen arabera.
21 Bici naiz ni: eta lurra oro bethea içanen da Jaunaren gloriaz.
22 Bizquitartean ene ospea eta eguin ditudan sendagailac Eguipton eta mortuan, ikusi dituzten guiçon guciec, eta halaric-ere hamar alditaraino froguetara behartu nautenec, eta ene boçari behatu ez direnec
23 Ikusiren ez dute nic cinequin hequien aitei aguindu lurra, eta niri irain eguin darotedanetaric bakar batec ere ez du haren gainean beguia eçarrico.
24 Caleb ene cerbitzaria, ceina berce izpiritu batez bethea jarraiqui baita niri, sarraracico dut inguratu duen lurrean, eta hartaz goçatuco da harenganicaco ondoregoa.