2 Eta Israelgo seme guciac Moisen eta Aaronen contra erasian haritu ciren, ciotelaric:
3 Oxala Eguipton hil içan baguinade! oxala mortu çabal huntan xahu baguinteci, Jaunac gu ez eramateco lur hartara, beldurrez-eta ezpataren azpian eror gaitecen, eta gure emazteac eta haurrac gathibu eramanac içan ditecen! Ez othe dugu hobe Eguiptora bihurcea?
4 Eta batac berceari erran çuten: Aitzindari bat eçar deçagun gure buruco, eta Eguiptora bihur gaitecen.
5 Hori adituric, Moise eta Aaron lurrerat ahuspez erori ciren Israelgo semeen oste guciaren aitzinean.
6 Bainan Josue, Nunen semeac, eta Caleb, Jephonen semeac, ceinec berec ere beguiz ikusi baitzuten Canaango lurra, phorrocatu cituzten beren soinecoac,
7 Eta Israelgo semeen oste guciari erran cioten: Guc inguratu dugun lurra hainitz ona da.
8 Eta Jauna alde badugu, hartan sarraracico gaitu, eta emanen darocu esnea eta eztia darioen lurra.