24 Caleb ene cerbitzaria, ceina berce izpiritu batez bethea jarraiqui baita niri, sarraracico dut inguratu duen lurrean, eta hartaz goçatuco da harenganicaco ondoregoa.
25 Amalectarrac eta Cananearrac baitaude haranetan, bihar campac higuituco ditutzue, eta mortura bihurtuco çare itsaso Gorrico bideaz.
26 Eta Moisi eta Aaroni Jauna minçatu cen huneletan:
27 Noiz arteo ene contra erasian egonen da oste guciz gaixto hori? Aditu ditut Israelgo semeen arrangurac.
28 Erroçute beraz: Bici naiz, dio Jaunac: nola-ere minçatu baitzarete, aditzen çaituztedalaric, hala eguinen darotzuet.
29 Çuen gorphutzac mortu hortan hilic gueldituco dira. Hogoi urthetaco eta goitico kondatuac içan çarezten guciac, eta ene contra erasian haritu çaretenac
30 Etzarete, Caleb Jephonen semeaz, eta Josue Nunen semeaz landan, sarthuco lur hortan, ceinaren gainean alchatu bainuen ene escua horco egoiliar eguinen cintuztedala.