31 Bainan çuen haur xumeac, ceinen gatic erran baituçue etsaiaren pusca içan cirela; sarraracico ditut ikus deçatençat desgogaran hartu duçuen lur hori.
32 Çuen gorphutzac eremuan hilic hedatuco dira.
33 Çuen semeac berrogoi urthez mortuan ibildaun içanen dira eta çuen bekatua jasanen dute, beren aiten gorphutzac mortuan sunsitu arteo,
34 Lur horri beguira egon çareten berrogoi egunetaco nombrearen arabera; urthea egunecotzat emanen da. Eta berrogoi urthez egarrico ditutzue çuen gaixtaqueriac, eta jaquinen duçue nolacoa den ene aspercundea.
35 Ceren, nola erran hala eguinen diot ene contra jaiqui den oste guciz gaixto horri guciari: mortu hortan urthuco eta hilen da.
36 Beraz, Moisec lur beguiztatzera igorri cituen guciac, eta guibelerat itzuli cirenean, oste gucia haren contra erasietan eçarri çutenac, lurra baiatuz, tzarra celacoan,
37 Joac içan ciren eta hil ciren Jaunaren aitzinean.