33 Çuen semeac berrogoi urthez mortuan ibildaun içanen dira eta çuen bekatua jasanen dute, beren aiten gorphutzac mortuan sunsitu arteo,
34 Lur horri beguira egon çareten berrogoi egunetaco nombrearen arabera; urthea egunecotzat emanen da. Eta berrogoi urthez egarrico ditutzue çuen gaixtaqueriac, eta jaquinen duçue nolacoa den ene aspercundea.
35 Ceren, nola erran hala eguinen diot ene contra jaiqui den oste guciz gaixto horri guciari: mortu hortan urthuco eta hilen da.
36 Beraz, Moisec lur beguiztatzera igorri cituen guciac, eta guibelerat itzuli cirenean, oste gucia haren contra erasietan eçarri çutenac, lurra baiatuz, tzarra celacoan,
37 Joac içan ciren eta hil ciren Jaunaren aitzinean.
38 Eta lurraren beguiztatzen içatu ciren orotaric, Josue, Nunen semea, eta Caleb, Jephonen semea, biciric guelditu ciren.
39 Eta solas horiec oro Moisec Israelgo seme guciei ekarri ciozcaten, eta populua deithore handitan egon cen.