4 Eta batac berceari erran çuten: Aitzindari bat eçar deçagun gure buruco, eta Eguiptora bihur gaitecen.
5 Hori adituric, Moise eta Aaron lurrerat ahuspez erori ciren Israelgo semeen oste guciaren aitzinean.
6 Bainan Josue, Nunen semeac, eta Caleb, Jephonen semeac, ceinec berec ere beguiz ikusi baitzuten Canaango lurra, phorrocatu cituzten beren soinecoac,
7 Eta Israelgo semeen oste guciari erran cioten: Guc inguratu dugun lurra hainitz ona da.
8 Eta Jauna alde badugu, hartan sarraracico gaitu, eta emanen darocu esnea eta eztia darioen lurra.
9 Berautzue bihurriarena eguitetic Jaunaren contra, eta ez içan lur hartaco populuaren lotsaric, ecen nola oguia, hala irets detzazqueguque: ecen gueriça gucia guibelatu da hequien ganic: gurequin da Jauna, beldurric ez içan.
10 Bainan nola oste gucia izcolaca baitzagoen, eta harrica nahi baitzituen hequiec xahutu, Jaunaren gloria batasuneco tabernaclearen gainean aguertu cen Israelgo seme guciei.