1 Eta Jauna huneletan minçatu citzaioen Moisi:
2 Israelgo semeei minça çaite eta erroçute: Egon behar çareten eta nic emanen darotzuetan lurrean sarthuac içanen çaretenean,
3 Eta Jaunari holocausta edo bitima escainico dioçuenean, botuen bethetzeco, edo çuen oldez emaitzac escaincean, edo çuen besta-buruetan goçotasuneco urrina Jaunari erretzean, idietaric edo bercela ardietaric,
4 Edoceinec imola deçan bitima, escainico du, irin cethatuzco sacrificioa, ephiaren hamargarren bat, bustiric olioz, ceina içanen baita hin laurdeneco neurriaren bethe;