23 Eta çuei haren arartecoz gaztiatu darotzuenetaric, manamendu ematen hasi çaitzuen egunetic eta gueroztic,
24 Eta eguitea ahanci baçaio osteari, arthaldetic aratche bat escainico du holocaustatzat usain guciz onetan Jaunari, eta haren sacrificioa eta libacioneac, ceremoniec galdeguiten duten beçala, eta aker bat bekatuarençat.
25 Eta apheçac othoitz eguinen du Israelgo semeen baldarna guciarençat, eta barkatua içanen çaiote, ceren ez duten berariaz eguin bekatu: eta halere berençat, beren bekatuarençat eta ahanztearençat escainico dute isensua:
26 Eta barkatua içanen çaiote Israelgo semeen populu guciari, eta hequien artean dabilçan arrotzei, ceren populu guciaren hutsa den ustecabezcoa.
27 Norbaitec bakarric jaquin gabean bekatu eguin badu, urtheco ahunz bat escainico du bere bekatuarençat:
28 Eta apheçac harençat othoitz eguinen du, ez-jaquinez bekatu eguin duelacotz Jaunaren aitzinean: eta barkamendua ardietsico dio, eta barkatua içanen çaio.
29 Nahiz lekuco umeençat, nahiz arrotzençat legue bat içanen da ustecabetan bekatu eguiten duten guciençat.