32 Bada, guerthatu cen, Israelgo semeac mortuan cirelaric, guiçon bat egur bilcen atzeman çutela larumbatean.
33 Erakarri cioeten Moisi, Aaroni eta baldarna guciari.
34 Hauquiec preso eçarri çuten, ez-jaquinez cer eguin behar cen hartaz.
35 Eta Jaunac Moisi erran cioen: Heriotzez hila içan bedi guiçon hori; campen haindian oste guciac harrica cali beça.
36 Eta campetaric atheraturic, harrica lehertu çuten, eta hila içan cen Jaunac manatu beçala.
37 Halaber Jaunac erran cioen Moisi:
38 Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute, litsac eguin detzatela beren capen izquinetan, xingola gorrimoreac eçarriz hequietan,