35 Eta Jaunac Moisi erran cioen: Heriotzez hila içan bedi guiçon hori; campen haindian oste guciac harrica cali beça.
36 Eta campetaric atheraturic, harrica lehertu çuten, eta hila içan cen Jaunac manatu beçala.
37 Halaber Jaunac erran cioen Moisi:
38 Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute, litsac eguin detzatela beren capen izquinetan, xingola gorrimoreac eçarriz hequietan,
39 Hequiec ikustearequin, orhoit ditecençat Jaunaren manamendu guciez, eta jarraic ez ditecençat beren gogoeta eta beguiei, ceinac gauça hainitzetan lohitzen baitira;
40 Bainan edergailu hequiec guehiago orhoitaraz ditzaten Jaunaren manamenduez, eta saindu içan ditecen bere Jaincoaren aitzinean.
41 Ni naiz çuen Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaituztedana, çuen Jaincoa içan nadiençat.