4 Edoceinec imola deçan bitima, escainico du, irin cethatuzco sacrificioa, ephiaren hamargarren bat, bustiric olioz, ceina içanen baita hin laurdeneco neurriaren bethe;
5 Eta arnotic, libacioneen eguiteco, neurri bera emanen du nahiz holocaustarençat, nahiz bitimarençat. Bildots bakotcharençat
6 Eta ahariençat irinaren sacrificioa içanen da bi hamargarrenatecoa, hinaren heren bat olioz bustiric;
7 Eta Jaunari goçotasuneco urrinetan libacioneco arnoa escainico du neurri beraren herena.
8 Bainan idietaric eguinen duçunean holocausta edo bitima, botu bethetzeco edo baquezco bitimatzat,
9 Idi bederaca emanen dituçu hirur hamargarren irin cethabatu, olioz bustiric, ceina içan beharco baita hinaren neurriaren erdia.
10 Eta libacione eguiteco arnoa neurri berecoa içanen da, Jaunari usain goçoeneco escaincetan.